2025-04-11
HomeNazioartea IdazkaritzaJardunaldiakLABek martxoaren 7tik 9ra burutu den FSMren kontseilu presidentzialean parte hartu du...

LABek martxoaren 7tik 9ra burutu den FSMren kontseilu presidentzialean parte hartu du Liman

LABek martxoaren 7tik 9ra Liman (Peru) burutu den Munduko Federazio Sindikaleko (MFS-FSM) Kontseilu Presidentzialean parte hartu du.

MFS-ko Kontseilu Presidentziala MFS-ren egitura exekutibo nagusia da eta bertan 5 kontinenteetako 32 sindikatuk hartzen dute parte. LABekin batera mundu osoko beste hainbat sindikatu izan dira bertan: Greziako PAME, Italiako USB, Txipreko PEO, Brasilgo CTB, Kubako CTC, Peruko CGTP. Vietnameko VGCL, Indiako CITU eta AITUC, e.a. Euskal Herria egitura honetan ordezkatuta dagoen Estaturik gabeko Nazio bakarra da.

Bilkuran Venezuelako presidente Hugo Chavez-en heriotza oso presente egon da.
MFSera afiliatzeko azken urtean 42 sindikatuk aurkeztu dituzten esakariak onartu dira; honenbestez, MFSak mundu osoko 84 milioi langile ordezkatzen ditu.

Beste erabaki askoren artean, Sindikatuen Nazioarteko Batasunak indartzea onartu da, eta datorren urriaren 3an mundu mailako mobilizazio eguna burutuko da, murrizketen aurka eta elikadura, osasungintza, hezkuntza eta etxebizitza eskubide unibertsalen alde. Horretaz gain, Gabon-en bulego berri bat irekiko da Afrikako frantses hiztun lurraldeentzako.

Halaber, MFSak aho batez ebazpena onartu du Rafa Diez, eta gainontzeko kide presoak, askatzeko exijituz.

Bere parte hartzean, LABeko ordezkari eta Metal eta Meatzagintzako Sindikatuen Nazioarteko Batasunaren kide den Igor Urrutikoetxeak Europako egoera azaldu zuen, eta metal eta meatzagintzako sektoreen egoera mundu mailan, eta 2013.urteko bigarren zatian burutuko den MM SNBaren II. Kongresurako prestakuntza lanak azaldu zituen (ikusi dokumentua).

Martxoaren 8an, gainera, emakume langileen bilkura eta manifestazioa burutu ziren.

Hurrengo egunetan LABeko kideak Peruko CGTP-ko zuzendaritzarekin bilerak izango ditu hurrengo egunetan eta steon burutuko den metaleko eta meatzagintzako sindikatuen bilkura nazional baten parte hartuko du. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...