2025-04-05
HomeUncategorizedZerbitzu publikoetako Mahai Orokorretan benetako negoziazio egitea exijitu du LABek

Zerbitzu publikoetako Mahai Orokorretan benetako negoziazio egitea exijitu du LABek

LAB sindikatuak Zerbitzu Publikoetako egoera aztertu eta salatzeko prentsaurrea eskaini du gaur Bilbon. Gogoratu dute azken bi urteetan zerbitzu publikoak eta bertan lan egiten dutenen lan baldintzak kaskartzen ari direla Iruñea eta Gasteiztik hartzen ari diren erabakiengatik. Eta, Besteak beste, EAEko Mahai Orokorra berehala dei dezatela eta mahai Orokorretan benetako negoziazioa eman dadila exijitu dute.

  Aldarrikapen hauei babesa emateko sindikatuak mobilizazioei ekingo diola adierazi du; zerbitzu publikoa eta langileen lan baldintzak jadanik kaskastzen hasiak baitira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.