2025-03-29
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko metaleko hitzarmena, geurea, guztiona

Bizkaiko metaleko hitzarmena, geurea, guztiona

Bizkaiko Metalgintzako Lan Hitzarmenaren mahai negoziatzailea 2013ko otsailaren 28an bilera izan zuen. Beste behin ere hitzegiteko borondate eza argi utzi du FVEMek. Mahai negoziatzailea desbloketatzeko asmoz, joan den urteko abenduan, LAB sindikatuak proposamen berri bat plazaratu zuen. Patronalaren erantzunak ez ditu konpontzen erreformaren arriskuak. Guk, aldiz, modu arduratsuan jokatzen ari gara, argi dugulako asko dugula jokoan; Bizkaiko metalgintzan diharduen langilegoaren lan baldintzak, hain zuzen ere. Urtez luzez, borrokaren bidez, langileok lortutako eskubideak galtzeko zorian gara.

Borrokaren bidez lortutako eskubide horiek, gaurregun ere borrokaren bidez defendatu behar ditugu. LAB sindikatuak, jada, Metalgintzako Lan Hitzarmenaren defentsan mobilizazioak burutu ditu. Hori dela eta, mahai negoziatzailean parte hartzen duten beste sindiakatuei, hots ELA, CCOO eta UGTri publikoki eskeintza egiten diegu, bide horretan guztiok elkar gaitezen. Denborak hala eskatzen du.

Batasunean dago indarra. Ziur gara, batez ere gaur egun, guztion mobilizazioa dela Bizkaiko Metalgintzaren Lan Hitzarmena defenditzeko bidea, sektoreko langile guztien hitzarmena. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.