2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaHiru langilek galdu zuten bizia aurreko astean lan istripuan Euskal Herrian

Hiru langilek galdu zuten bizia aurreko astean lan istripuan Euskal Herrian

Pasadan ostiralean, 2013ko martxoaren 1ean izandako lan istripuaren ondorioz, Gasteizko Probintzia plazako 10.zenbakian garbiketa lanetan ari zen 61 urteko M.P.D. izeneko langilea zendu zen.  ELA, LAB, HIRU, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuok, bihar asteazkena, martxoaren 6a, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Conde de Peñaflorida plazan elkarretaratzea egingo dute azken gertakari tamalgarri hau salatzeko. 

LAB sindikatuak lehenik eta behin bere familia, lagun eta lankideei gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

Istripua gertatu zen unean, emakumea eskuzko eskailera batera igo zen bonbila bat aldatzeko asmoarekin eta ezagunak ez diren arrazoiak medio, erori egin zen. Buruko kolpearen ondorioz hil hil zen. Langilearen harreman kontraktuala oraindik ez da jakina zein zen.

Gogor salatu nahi dugu, urtea hasi dugunetik astero laneko istripu larrien berri izaten ari garela. Azken honekin, dagoeneko 14 dira Euskal Herrian lan ezbeharren ondorioz hildako langileak, 2 Araban, 7 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 1 Nafarroan. Hiru dira dagoeneko aurreko astean Euskal Herrian hil diren langileak.

Lehenengo eta behin istripuaren arrazoiak ikertzea exijitzen dugu, hau bezalako istripu gehiago gerta ez dadin neurriak hartzea eta erantzunkizunak argitzea.

Beti errepikatu izan dugu lan istripuak ez direla zoritxarraren edo ezbeharren ondorioa, baizik eta prekarietatea eta lan baldintza txarrena. Behin eta berriz errepikatu dugu lan istripuak ez direla zorigaizto edo zorte txarraren ondorio, prekarietatea eta lan baldintza kaxkarren ondorio baizik. Egitate hau, eremu produktibo guztietan zabalduta dagoen arren, nabarmenagoa da sektore feminizatuetan, non prekarietatea, denborazkotasuna, subkontratazioa, lanaldi partzialak etb. orokortuta dauden.

Martxoak 8 berri baten atarian aurkitzen garen honetan, sektore feminizatuek egoera hau gordintasunez pairatzen dutela salatu beharra daukagu. Lanaldi partziala lan faltaren konponbide bezala aurkeztu digutela salatu dugu sarri, horrek berarekin eskubide galera eta bazterketa sozialean erortzeko arriskua bait dakar, langile hauek zaurgarritasun egoeran jarriz. Lan hauetan ez dira kontutan hartzen lan erritmoak, egitekoak aurrera eramateko denbora falta, formazio eta prebentzio neurrien gabezia, lanen egokitze falta etb. Hau guztia, martxoaren 8aren atarian gauden honetan, non administrazio publikoek paperezko berdintasunaren inguruko adierazpen hanpatsuak egingo dituzten, baina ez berdintasun errealaren ingurukoak. Lan baldintza hauen atzean ezkutatzen dira emakume langileen osasun galeren arrazoiak orokorrean eta emakume langile honen heriotza bereziki.

Beraz, LAB sindikatutik gaurko salaketa hau Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu behar dugu, mobilizazioak eta borrokak aldaketa posible egin dezan. Horixe da gure konpromisoa eta gure osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra. Horregatik guztiagatik, ELA-LAB-HIRU-EHNE eta STEE-EILAS sindikatuok, bihar asteazkena, martxoaren 6a, eguerdiko 12:00etan, Gasteizko Conde de Peñaflorida plazan egingo dugun ELKARRETARATZEAn parte hartzeko deia egiten dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.