2025-04-18
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakEAJren murrizketen dekretuaren aurrean mobilizatu da LAB

EAJren murrizketen dekretuaren aurrean mobilizatu da LAB

Pasa den astean EAJk sektore publikoan inposatu nahi dituen murrizketa berriak gogor salatu zituen LABek. EAEko Mahai Orokorraren ustezko negoziazioaren bi bileretan asmoak aurreratu zituen Jaurlaritzak, eta gaurko Gobernu Kontseilu bileran bertan esandakoa onartu egin ditu. Horrela langileon lorpen historikoak deuseztatu nahi ditu EAJk. Guzi hau salatzeko, LABeko berrogeita hamar bat delegatuk Lehendakaritzaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute.

{flickr-album}Type=Photoset, User=38841381@N08, Photoset=72157632917943659, Cols=4, Rows=5{/flickr-album} 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.

LABek salatzen du milaka gutun banatu gabe daudela Gasteizen Correoseko langile faltagatik

Langilerik ez kontratatzearen ondorioz, kaosa sortu da azken hilabeteetan posta-banaketan, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inor ordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.