2025-12-14
HomeEmakumeakMartxoak 8«Emakume heldu eta pentsionistak eskubide osoko subjektuak gara, gaur inoiz baino gehiago...

«Emakume heldu eta pentsionistak eskubide osoko subjektuak gara, gaur inoiz baino gehiago elkartu eta borrokan jarraitu behar dugu»

LABeko Emakune Heldu eta Pentsiodununak

«Urteetan zehar, emakumeoi jendartean aukera berdintasunean parte hartzeko eskubidea ukatu zaigu. Horren arrazoia, jendarte kapitalista patriarkalean kokatzen da; honen erruz, emakumeak mendekotasunera eta gizonekiko dependentzia ekonomiko eta afektibora kondenatuta gaude.»

«Lan merkatu arautuan sartzea mugatua izan dugu, mendekotasun egoerei aurre egiteko independentzia ekonomikoa ukatu zaigu, norbanako eskubiderik ez izateak bizitza proiektu librea garatzeko zailtasunak ekarri dizkigu.

Gure gain utzi dituzte zaintza lanak, gure beharrizan propioak kontuan hartu gabe, gure etorkizunean eragina izango duten erabakietan ez zaigu parte hartzen utzi eta jendartean sozialki gutxietsiak izan gara.

Zelan bermatuko dute duintasunez zahartzeko prozesua, karitatea edo eta familien arreta indibiduala gaindituko dituena? Zerbait garbi badago, zera da, zaintza lanak ez duela erretiro adinik emakumeon kasuan, eta emakumeok, erretiroaz gozatzeko edo eta zainduak izateko beharra daukagunean, geuk jarraitu behar dugula gure senideak zaintzen, sistemak kalitateko zerbitzu sozialak bermatzeko dituen gabezien ondorioz.

Berau, larritu baino ez da egiten zahartzen garenean, herritar bezala izan beharko genituzkeen eskubideak gauzatzea oraindik gehiago zailduz.

Egun, baliabideak izan beharko genituzke indarkeria sexistari eta pobreziari aurre egiteko eta duintasunez zahartzeko, baina egungo sistemak ez ditu hutsuneak ordezkatzen ardura hori gure gain kokatuz, eta beraz, ez dizkigu bizitza duin baterako gutxienekoak bermatzen.

Egoera honek okerrera egin du egungo krisi sozio-ekonomikoa dela eta. Murrizketak pentsioetan eta dependentzia legean, kopagoa… adibide argiak ditugu.

Urteetan zehar LABeko emakumeok borroka asko egin dugu gure eskubideen alde, eta lan munduari dagokionez, enplegu duina izatearen alde.

Norbanako zein kolektiboak izan diren borroka luzeak hauek, hainbat eskubide eskuratzeko aukerak eman dizkigu. Eta gaur, borroka hauekiko gure konpromisoa berresten dugu emakume heldu eta pentsionista gisa.

Dependentzia eta ahanztura atzean uzteko, antolatu eta borrokatu beharra daukagu. Gure autoestimua garatu, botere hartzea autodeterminazio pertsonalaren bitartez eta emakume jubilatu bezala, gure eskubideen alde borrokatu. Horregatik guztiagatik, irudi eta kanpainetatik harago, honakoak exijitzen ditugu:

– Hezkuntza ez sexista; rolak, ardurak, lanak, aisialdi denbora emakume eta gizonen artean modu solidario batean partekatzea bultzatuko duena.
– Komunikabideen bitartez, kulturaren bitartez zabaltzen den edozein indarkeria, mespretxu edo eraso jarrera desagertzea exijitzen dugu.
– Familia bakoitzaren eskubide indibidualak bermatuak izan behar dira eta kideek, egungo patroien gainetik, hauek garatzea eta gozamen berdina izatea segurtatua izan behar dute.
– Emakumeok prestazio sozial eta ekonomikoak jasotzeko eskubidea izan behar dugu hauek unitate familiarrarekiko menpekotasunean izan gabe.
– Bizileku duina eta doakorako eskubidea.
– Pentsio propioa eskubideak.
– Jendarteko edozein eremutan era aktiboan erabakiak hartu eta parte hartzeko eskubideak.

Azken finean, Euskal Herri berri bat eraikitzea exijitzen dugu, non emakumeok eta gizonak berdintasunean eta askatasunean kontuan hartuak izango baikaren, eta elkar biziko garen.

Emakume heldu eta pentsionistak eskubide osoko subjektuak gara, gaur inoiz baino gehiago (murrizketak, eskuratutako eskubideen galerak…) elkartu eta borrokan jarraitu behar dugu lortu ditugun aurrera urratsak babesteko eta lortzeke ditugun eskubideen alde lanean jarraitzeko. Hau guztiagatik, gu ere martxoaren 8an kalean egongo gara.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.