2024-11-25
HomeIndustriaMetalgintzaArabako Metalgintzako Negoziazio Mahaia blokeo egoeran jarraitzen du

Arabako Metalgintzako Negoziazio Mahaia blokeo egoeran jarraitzen du

SEA, Arabako patronala erreformak eskaintzen dizkion pribilegioei uko egiteko prest ez dagoelako negoziazioaren egoerak blokeoan jarraitzen du. Nabaria da haien nahiei egokitutako erreforma izan dela eta elementu guzti-guztiak baliatu nahi ditu, horrek hitzarmen beraren balioa kolokan jartzen badu ere.

Izan ere, enpresetan baldintza okerragoak aplikatu daitezke ultraktibitatea ez bada jasotzen, eta derrigorrezko arbitrajea inposatzen bada, sinatu daitekeen hitzarmenak ez luke aplikagarritasunik edukiko. Beste marko batzuetan posiblea izan da ultraktibitatean, derrigorrezko arbitrajean eta minimoen izaeran akordioak lortzea baina hemen SEAren jarrera guztiz itxia da.

Trantsiziozko hitzarmena planteatzen dute -2013 bukatu arte-, dagoen hitzarmena mantenduz, baina legeari egokituta (beraz, errefomaren aspektuak sartuz eta soldatak 2010etik izoztuz); gainera, uztailean hitzarmena desagertu daitekeen argudioaz nolabaiteko xantaia egin nahi digu, balizko desagerpena ardura sindikatuoi desbideratzen.

LABen ustez xantaia onartezina da eta beraien arduragabekeria agerian uzten du. Arazoa ez da denbora kontua baizik eta borondatea eta orain arte SEAk erakutsi duena hutsaren hurrengoa izan da. Jarrera horrek konfrontazio eszenatokira eramaten gaitu ezinbestean eta LABek horri ez dio uko egingo; guk mobilizazioekin eta ekimenekin jarraituko dugu (momentu honetan herrialdeko hitzarmenaren aldeko sinadura bilketari ekin diogu, hitzarmenak langile guztion lan baldintza duinak finka ditzan), soilik horrek hitzarmen duin eta blindatu bat lortzea ahalbideratuko duelakoan. Beste sindikatuek, aldiz, erabaki behar dute erreformari modu aktiboan aurre egitea edo soilik hitzetan geldituko diren.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.