2024-07-23
HomeIndustriaIndustria KimikoaCemetos Lemonako langile asanbladak jabe berrien ukazioen aurrean konfrontazio fronte guztiak irekita...

Cemetos Lemonako langile asanbladak jabe berrien ukazioen aurrean konfrontazio fronte guztiak irekita mantentzea erabaki du

EEE baten bitartez izandako kaleratze traumatikoen kontra protestan 6 hilabete daramatzatenean eta abenduaren 5etik greba mugagabean, Cementos Lemonako Enpresa Batzordeak prentsaurrekoa eskaini du gaur jabe berriekin izandako bilera eta egungo egoera azaltzeko. Zuzendaritza berriaren aldetik ez dute jarrera aldaketarik sumatu eta ahobatez langile asanbladak borroka fronte guztiak irekita mantentzea erabaki du.

CEMENTOS LEMONAKO ENPRESA BATZORDEAREN IRAKURKETA

«Cementos Lemona S.A.ko langileok 6 hilabete daramatzagu mobilizazioetan aldizkako grebak eginez eta pasa den abenduaren 5etik greba mugagabean. Arrazoia, CPVko Enplegu Erregulazio Espedientearekin gure enpresan eman diren kaleratze traumatikoen kontra protesta egitea. Langileon Asanbladak lanean berriro ez hasteko bere konpromisoa adierazi du kaleratzeok konponduta izan arte.

Egoera honi, langileoi ziurgabetasuna eta babesgabetasuna gehitu dizkigun bi kontu gehitu behar zaizkio:

1.- Behin baino gehiagotan adierazi diguzuen moduan, borrokan ari gara benetan jabea zein multinazional den jakin barik, solaskidetza egokia lortu eta egoera konpontzeko helburuarekin.

2.- CCOO eta UGTren etengabeko lankidetza Madriletik, kaleratzeen inguruan enpresak behar duen akordioa bermatzeko. Honek Cementos Lemonari ere eragiten dio. Gogoratu behar da, aipatu sindikatuok ez dutela ez ordezkaritza, ez afiliaziorik, baina modu bitxian lantegi hau da kaleratzeen eragin handiena duena berme honi esker.

Gaur bi kontu hauek garrantzia hartzen dute, publikoa delako Cementos Lemona beste sozietate batena dela, CRH multinazionalarena, langileentzat opakoa izan den 6 hilabetetako negoziazioaren ostean. Beste behin lagundu diote CCOO eta UGT sindikatuek enpresari kaleratzeen aurreko helegitean, kaleratzeen negoziazioaren zentralizazioa Madrilen abalatuz. Bitxia, Gamesaren kasuan inposizioatzat dutena, eurek bermatzen dute Grupo Valderrivasentzat.

Gaur zuen aurrera agertzen gara honezkero jabe berriekin bilera egin dugula adierazteko. Kaltetuen itzulera bermatzeko akordio batera iristeko gure borondate argia adierazten dugu.

Jabe berriek lantokia berriro zabaltzearen beharra aipatu dute plan industrialik edo kaleratzeen aurreko irteerarik planteatu gabe.

Ukazio egoera honen aurrean, langileok asanbladan eta ahobatez erabaki dugu irekita dauden konfrontaziorako fronte guztiak irekita mantentzea. Horregatik mantentzen dugu greba mugagabea: lantegia ez da martxan jarriko kaleratutako lankideak bueltatzen ez diren artean, eta Epaitegi Gorenean helegitea sartuko diogu Entzutegi Nazionalaren epaiari. Ezinbestekoa osagaiak ditugu bide honetatik ekiteko: HELEGITERAKO ARGUDIOAK ETA KOHESIOA ETA INDARRA LANGILEON ARTEAN GREBA ETA MOBILIZAZIOETARAKO.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.