2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaLABek inplikazioa eskatzen dio SEAko zuzendaritzako 2 kideri metalgintzako hitzarmena desblokeatzeari begira

LABek inplikazioa eskatzen dio SEAko zuzendaritzako 2 kideri metalgintzako hitzarmena desblokeatzeari begira

LABek konzentrazioak burutu ditu FIT 3 eta PFERD RUGERBERG enpresen aurrean “Arabako Metaleko Hitzarmenaren alde, langileok borrokan” lelopean eta bertako nagusiei idatzi bana bideratu die hitzarmenaren negoziazioaren kontura sindikatuak duen kezka helarazteko.

Enpresa hauek SEAko Junta Rectorako kideak izanda, LABek inplikazioa eskatu die negoziazioak desblokeatzeari begira. Ildo horretan, sindikatuak aurkeztu duen proposamenaren berri emateaz gain, herrialdeko hitzarmenaren garrantzia azpimarratu diogu, langile guztien lan baldintza minimoak finka ditzan, horrek bi aldeon onerako izango delakoan baikaude.

Honenbestez, LABek jarraitzen du mobilizazioekin eta ekimenekin Arabako Metaleko Hitzarmenaren alde eta dei egiten die langile guztiei parte hartzeko, soilik horri esker lortuko baitugu hitzarmen duin eta blindatu bat. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.