2025-04-02
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGipuzkoako 3. adineko egoitza eta eguneko zentroko langileen erantzuna masiboa izan da...

Gipuzkoako 3. adineko egoitza eta eguneko zentroko langileen erantzuna masiboa izan da bigarren greba egunean ere

 

Gipuzkoako 3. adineko egoitza eta eguneko zentroko bigarren greba eguna ere arrakastatsua izaten ari da, langileen gehiengoak bat egin duelarik deialdiarekin.

Goizean murrizkeen aurka eta hitzarmen duin baten alde 100 bat autok parte hartu duen kotxe karabana eta elkarretaratzea egin dute Artzai Onean.

Arratsaldean ere elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean 16:30etan. Bihar Hirugarren greba egunean, elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean goizeko 11:30etan. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.