2024-11-23
HomeUncategorizedLAB NAGUSI, 17 DELEGATUTIK 13 ORDEZKARI LORTUTA

LAB NAGUSI, 17 DELEGATUTIK 13 ORDEZKARI LORTUTA

Gaur Gipuzkoako haur eskoletan izan diren hauteskunde sindikaletan nagusi izan da LAB, emaitza ezinhobeak lortuta: 589 langilek aukera zuten bozkatzeko, eta langileen %71k hartu du parte, hau da, 413 hurbildu dira hauteslekura eta horietatik 322 langilek LAB bozkatu dute. Botoen %78a LABek jaso du.
Gaur Gipuzkoako haur eskoletan izan diren hauteskunde sindikaletan nagusi izan da LAB, emaitza ezinhobeak lortuta: 589 langilek aukera zuten bozkatzeko, eta langileen %71k hartu du parte, hau da, 413 hurbildu dira hauteslekura eta horietatik 322 langilek LAB bozkatu dute. Botoen %78a LABek jaso du.

62 langilek STEE-EILAS bozkatu dute, botoen % 15 izan da sindikatu horrentzat, eta %7 ELArentzat, 29 botorekin.

Lehian zeuden 17 delegatuetatik (orain dela 4 urte baino 4 delegatu gehiago) LABek 13 delegatu lortu ditu (+4), delegatuen % 76, STEEk 3 delegatu (+1) eta ELAk delegatu 1 (-1).

Emaitza hauekin LABek Araba, Bizkaia eta Gipukoan Haurreskolak Partzuergoan duen delegatu kopurua 27koa da (39tik), % 68’71ko ordezkaritza. Modu honetan orain arte sindikatu honek izan duen ordezkaritza hobetu egin dugu.

Emaitza hauek ikusita, LABek lehendabizi eskertu nahi du haur eskoletako langileek gure sindikatuan duten konfiantza, eta gaineratu nahi du orain arte bezala Haur Eskolen izaera publikoa, doakoa, euskaldunak, eta bere eskaintza unibertsalaren alde borrokan jarraituko duela, eta Partzuergoari zein Celaá Sailburuari dei egiten diegu, Haur Eskola Hauek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitateari erasotzen ez segitzeko, behar duten aurrekontua bidera dezaten, eta langileok ditugun aldarrikapenei bidea eman diezaietela. 

Amaitzeko, hiru lurraldetan dugun ordezkaritza maila eta dugun langileen atxikimendua datorren martxoak 22rako STEErekin batera deituta dugun lan uztearen mesedean jarrito dugu, lan uztea guztiz arrakastatsua izan dadin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.