2025-01-02
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakPentsiodunen Plataformek botiken berrordainketari insumisioa egiteko deia egin dute

Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketari insumisioa egiteko deia egin dute


Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek 
botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak egin ditu gaur Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan.

Botiken berrorodainketa eta 417 botiken %100 ordaindu beharra osasunarentzat arrisku eta eraso larria dira. Halako neurriek osasun arazorik handienak eta pentsio baxuenak dituztenak zigortzen dituzte bereziki. Berrordainketaren beharrak gaixotasunaren aurreko ezberdintasuna areagotzen du, eta beraz, ezerezean uzten du Osasunerako eskubide unibertsala.

PNV eta UPN ez dira deus egiten ari pertsona helduen eta pentsiodunen osasunaren aurkako eraso hauen aurrean. LABek presioa eta mobilizazioaren alde egiten du: berrordainketari intsumisioa, Osasungintzako aurrekontuak handitu eta Osasun Sistema propioa, publikoa, unibertsala eta doakoa.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: UPNren boto emaileak eta fiskalitatea

Imanol Karrera LABeko Nafarroako bozeramaileak fiskalitatearen inguruko iritzi-artikulua idatzi du.

Gutxienez 63 langile hil dira lan-istripuan 2024an

Gaur, urtarrilaren 2an, jakin dugu I.P.C. 41 urteko langilea hil zela abenduaren 30ean Zornotzako Forest Trafic SL enpresan. Hildako langilea inbentario-lanak egiten ari zen biltegian orga jasotzaile batekin, eta garraiatzen ari zen zamaren zati bat gainera erori zitzaion, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik.

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...