2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaKaleratzeen kontrako mobilizazioak Bilboko Modas Maria Luz dendan

Kaleratzeen kontrako mobilizazioak Bilboko Modas Maria Luz dendan

Merry-Hat enpresa eta MODAS MARIA LUZen jabeek prozesu konkurtsalaren bidez dendak istea erabaki dute. Datorren martxoaren 3an langileok kalean geratuko dira, kalte-ordaina eta abendutik honako soldatak kobratzeke. Langileek enpleguen defentsan azkenerarte borrokan jardungo direla adierazi dute.

Mobilizazioak 
Otsailak 16 eta 23, larunbata, 12:30etatik 13:30etara Bilboko Correo kaleko 18n

Natxo Batarritak eta Natxo Batarrita Barrio bere semeak, Merry-Hat enpresa eta MODAS MARIA LUZen jabeak, Javier Barron bere kudeatzailearen laguntza ordainezinarekin (enpresak isteagatik ezaguna), dendak istea erabaki dute, 7 langile kalea utzita. 36 urtetako batazbesteko antzinatasuna dute langileek eta era berean, prozesu konkurtsala hasi dute. Helburua, kalteordainetan euro bat ere ez ordaintzea. Horrela, datorren martxoaren 3an langileok kalean geratuko dira, kalte-ordaina eta abendutik honako soldatak kobratzeke, prozedura konkurtsala daraman epailearen eskuetan. Edozein kasutan, enpresariek ez dute hogerlekorik ordainduko. Guztiok ordainduko ditugu gure zergen bidez.

Urte luzetan zehar MARIA LUZeko langileak izan dira dendak aurrera atera dituztenak enpresarien utzikeriaren aurrean. Hauek izan dira enpresari moduan dituzten erantzukizunei uko egin dietenak, euren guraso eta aitonek sortutako enpresa bat egungo egoerara bultzatu dutelarik. Azken urte hauetan bide hau lasaitasunez prestatzen joan dira, itxaron egin zezaketan, lehenago ala beranduago ez zitzaien euro bat ere kostatuko. Honakoa egin dute prestaketa lan barruan: urtez urte erosketak murrizteko exijentzia, horrela salmentak handitzea ezinezko bihurtuz eta eskaintza urriaren aurrean bizitza osoko bezeroak galduz; eguneroko jazarpen psikologikoa enpresa zein gaizki dagoen planteatuz eta jendea soberan dagoela esanez honek lanean daukan eragin negatiboarekin, hala ere, langileek ahalegin guztiak egiten zituzten enpresariek sortutako gabeziak estaltzen; azken hauek ia ez ziren dendetatik agertzen eta egunerokotasunaren jarraipen eskasa egiten zuten; erantzun sindikala bururik gabe uzteko ahalegina ere egin zuten duela hiru urte delegatua kaleratuz egungo itxieraren bidea errazteari begira; “ustezko” bideragarritasun planetan dirutzak gastatzea langileei soldatak zor zizkietenean, etab.

Eta Rajoyren erreformari itxaron diote. Hauxe zen krisitik atera behar gintuen erreforma, langabezia handituz eta kaleratzeen enpresa-kostea gutxituz. MARIA LUZeko langileak kaleratu egingo dituzte indemnizaziorik kobratu gabe, langabeziako prestazioa murriztuta eta 55 urtetik gorakoentzako laguntza jasotzeko aukera barik.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.