2024-11-22
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzen"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Iruñean

“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Iruñean

Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, argitaratutako "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko Ipar Hegoak bost mintegi antolatuko ditu. Lehena otsailaren 16an izango da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenengo mintegi honen helburua eta aipatu liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta, Euskal Estatuaren eraikuntza politiko eta juridikoari buruz hausnartzea izango da.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: Herrigintza eta erakundeak.  Egitaraua

Orain dela gutxi, IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN izenburupean. Liburu horietan interes handiko ekarpenak jasotzen dira, hainbat autorerenak, batez ere alor akademikokoak; aztertzen duten gaia da euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna, zenbait ikuspegitatik begiratuta: juridiko-politikoa, sozioekonomikoa, identitatearena, kulturala, hizkuntzarena…

Liburu-bilduma honetan agerian geratzen da Estatua dela alternatibarik onena Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun pertsona guztiontzat, eta Euskal Herriak badituela oinarrizko potentzialtasunak, gaur eta orain, europar Estatuen multzoan Estatu berri bat eraikitzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.