2024-11-22
HomeEkintza Sindikala«Negoziazio kolektiborako euskal markoa Orain!»

«Negoziazio kolektiborako euskal markoa Orain!»

LAB sindikatuak negoziazio kolektiborako euskal markoa aldarrikatzeko mobilizazioa egin du gaur Bilbon. Goizeko 10:30etan eman zaio hasiera Arriagan eta CONFEBASKen bulegoetan amaitu da.

Lan erreformak negoziazio kolektiboaren eskubidea heriotzera zigortu duela salatu eta sindikatuak negoziazio kolektiboaren berezko esparruaren alde egiten jarraitzen duela aldarrikatzeko du gaur LABek Bilbon.

LABek euskal marko propioak, besteak beste, oinarrizkoak diren bi arazo konpondu behar dituela defendatzen du.

Negoziazio esparrua: gure esparrua gotortzearen beharra, probintziako hitzarmenak estatuko hitzarmenen aurka babestuz.

Arauaren eraginkortasuna: negoziazio kolektiboak eutsi egin behar dio adostutako izaerari eta, hortaz, aldebikoa izan behar du. Enpresek ekonomiari, teknikari edota antolakuntzari loturiko arrazoietan oinarriturik ager daitezkeen egoera berriei egokitzeko duten beharrak ez dezake inondik inora justifika enpresak aipatu aldaketei ekiteko duen aldebakartasuna, ez eta, gauza bera dena, derrigorrezko arbitraje baten bidez alderdien nahia ordezkatzea.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.