2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaSakanan O28rako deitu den Greba Orokorraren deialdia erregistratu dute Iruñean

Sakanan O28rako deitu den Greba Orokorraren deialdia erregistratu dute Iruñean

Gaur, otsailak 8, Sakanan otsailaren 28rako Sindikatu, eragile, alderdi politiko, erakunde eta Sakanan itxitako enpresa ordezkari ezberdinek deitua duten Greba Orokorraren deialdia erregistratuko dute Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, enpresa eta enplegu Departamentuan. Deitzaileek deialdiak gero eta atximinendu gehiago jasotzen ari dela adierazi dute.

Gaurdaino Otsailaren 28ko Grebara atxikitu diren sindikatu, eragile, alderdo politiko erakunde eta enpresa ordezkarien zerrenda

Sindikatuak:
LAB
EHNE
STEE-EILAS

Eragile Sozialak:
Askapena
Bilgune Feminista
Altsasuko Feministak
Ikasle Abertzaleak
Sakanako Gazte ZukGua prozesuko gazteak
Arbizuko gazte asanblada
Bakaikuko gazte asanblada
Iturmendiko gazte asanblada
Ziordiko Gazte Asanblada
Altsasuko gazte asanblada
FP eta Institutuko langileen ordezkariak
Langabetuen Batzarra
Abian
Osasungintzako eta Zerbitzu Sozialetako langileen ordezkariak
Pentsionistak Martxan
Sasoiak

Alderdi politikoak:
Ezker Abertzalea
Geroa Bai
Bildu
Aralar
PSN de Altsasu
IU

Instituzioak:
Sakanako Mankomunitatea
Sakanako Garapen Agentzia
Uharte Arakileko Udala
Lakuntzako Udala 
Arbizuko Udala
Etxarri Aranatzeko Udala
Bakaikuko Udala
Iturmendiko Udala
Altsasuko Udala
Olaztiko udala

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.