2025-04-11
HomeIndustriaMetalgintzaBlokeoa gero eta nabariagoa Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren Negoziazio Mahaian

Blokeoa gero eta nabariagoa Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren Negoziazio Mahaian

Atzo, hilak 4, herrialdeko hitzarmenaren negoziazio bilera burutu zen. LABetik, negoziazioa hasi zenetik 2 urte betetzear daudenean, blokeoaren egoera gero eta nabariagoa dela salatu eta mobilizazio eta ekimenekin jarraituko duela jakinarazi du.

Negoziazioa hasi zenetik 2 urte betetzear daudenean, blokeoaren egoera gero eta nabariagoa da. Aurrera pausurik egin beharrean, esan dezakegu SEAk atzerapausuak ematen dituela, oraingo honetan erreformaren beste kontu berri bati ekin baitio: malgutasuna. Beraien plataforman jasotzen zutela egia bada ere, azken hilabeteetan aipatu ere ez zutena mahai gainean jarri dute: 70 malgutasun-orduetatik (“bolsin” delakoa) 100 ordutara handitu nahi dute, jakinda, eta haiek hala aitortuta ere, oso enpresa gutxik erabiltzen dutela.

Gure ustez, horrek argi uzten du SEAren jarrera, ez du ezer egingo herrialdeko hitzarmena bizirik jarraitzeko eta negoziazioetan aurrera egin beharrean, adostasun puntuak bilatu beharrean, blokeoari eutsi eta traba gehiago jartzen ditu. Jarrera horrek konfrontaziora eramaten gaitu hala beharrez, beraien erantzukizun faltaren aurrean, langileoi mobilizazioa besterik ez zaigu gelditzen eta ildo horretatik, LABek jarraituko du mobilizazioekin eta ekimenekin herrialdeko hitzarmenaren alde.

Honekin lotuta, beste sindikatuek argitu beharko dute ea zer dauden prest egiteko erreformaren kontra, nola planteatzen dute herrialdeko hitzarmenak defendatzea, edo prest dauden eskubide guztiak galtzeko. LABek behin eta berriro errepikatu duenez, prest dago agenda amankomunak adosteko hitzarmen duina eta blindatua lortzeko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...