2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaDonostia Ospitaleko behin behineko langileak borrokan enpleguaren alde

Donostia Ospitaleko behin behineko langileak borrokan enpleguaren alde

Lizentzi, baimen eta baja gehienak ez ordezkatzearen politikak sekulako enplegu galera suposatzen ari da, eta behin behineko lan zerrendak gaur egun jadanik ez dira mugitzen. Honi norberaren egunak 6tik 3ra gutxitzea, aintzinatasun egunak kentzea eta 37,5 orduko astea ezarri nahi dutela gehitzen badiogu, Osakidetzan lanean dauden 2.000 ebentual baino gehiagoren kaleratzea izan daitekeela esan dezakegu.

Ostegunean LABen afiliatu diren ebentual talde batek asanblada egin zuen gaia aztertzeko. 200 langile inguru elkartu ziren eta adostasuna lortu zuten egoera honi buelta emateko lanean asi beharrarekin. Lehengo mobilizazioa ostiralean bertan egin zuten, Osasun sailburua Ospitalean izango zenaren zurrumurrua zabaldu zela eta. Datorren ostegunerako bi asanblada deitu dituzte lan taldeak osatu eta mobilizazio motak eta egutegiak zehazteko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.