2024-07-04
HomeZerbitzu PublikoakPostaCORREOSek zerbitzuak eta lanpostuak suntsitzen ditu Gasteizen

CORREOSek zerbitzuak eta lanpostuak suntsitzen ditu Gasteizen

Arabako LAB Postako sail sindikalak Gasteien Salburuan kokatutako publikoari arreta ematen dion bulego berriko arratsaldeko txanda ezabatzea salatu du. Murrizketa neurri berri bat eta Postaren Zerbitzu Publikoan eman nahi dena gainera.

Arabako LAB Postako sail sindikalaren aldetik CORREOSek bihar urtarrilaren 29tik aurrera Salburuan kokatutako publikoari arreta ematen dion bulego berriko arratsaldeko txanda ezabatzea dela eta gure erabateko kontrako jarrera adierazi nahi dugu. Plantilla murrizketa honek, behin-behineko kontratazio faltaren ondorioa, bulego bat arratsaldeko txandan ez irekitzea suposatzen du. Honek zera suposatuko du, alde batetik hiritarrek arratsaldeko ordutegian posta bidali edota jaso ahal edo ezin izatea bizi diren auzoaren arabera. Beste alde batetik Sierras Alavesas kaleko bulegoa publikoari erabat ixtea suposatzen du, eman izan duen zerbitzua Salburua eta Boulevard Merkatalgunera urrunduz. Neurri horrek Gasteizko milaka hiritarrei posta zerbitzua zaildu egiten dio.

CORREOSek plantila murrizteko duen grinak lantoki honek arratsaldeko txanda ezabatzera eraman du, gaur arte behin-behineko langile baten lanpostua amortizatzeko. Kaleratzearen bidez ezabatzen den era berean beste bat derrigorrez trasladatu egiten da. LABek ez ditu onartzen murrizketa neurririk, are gutxiago Postaren Zerbitzu Publikoaren lepo egitea.

Publikoari arreta ematen dion 6. Bulegoa, Sierras Alavesas kalean dagoena eta goiz eta arratsaldeko txandarekin, datorren urtarrilaren 29an Salburua auzoan dagoen bulego berri batera eramaten da, Praga eta Nikosia kaleen arteko ertzera. Bulego hau publikoari begirako lau posturekin aurreikusi zen. Azkenik, hiru soilik jarriko dira, bulegoaren zuzendariarekin batera, eta publikoari begirako ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara izango da. Larunbatetan librantzak murriztuta izango dituzten bi langile egongo dira. Sierras Alavesas kaleko sukurtsalean egoten ohi diren ilara luzeak ikusi besterik ez dago hain zuzen ere zerbitzuaren zabalkuntzaren beharraz jabetzeko, ez murrizteko.

Sierras Alavesasen ohiko lanak egin izan dituzten 6 langiletik, 4 finko eta 2 behin-behineko, goiz eta arratsaldeko txandan, Praga kalera 4 finko eta soilik goizeko txandan pasatuko dira. Behin-behineko kontratu bat amortizatuta, beste pertsona Boulevardeko 4. Bulegora trasladatua izango da.

Boulevard Merkatal gunean dagoen arreta publikorako 4. Bulegoak Sierras Alavesasek jasotzen ohi zuen postaren %40a jasoko du, eta gainontzekoa Praga kaleko bulegora joango da behin-behineko lanpostu bat gehiagorekin. Baina bulego honen baldintzak eta tamaina, publikoari arreta emateko bi posturekin aurreikusita dagoena, ez da egokiena hiru pertsonekin. Hirugarren honek ez du lehiatila egokia edukiko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.