2024-07-04
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaDagoeneko hiru dira urtea hasi denetik Euskal Herrian lan ezbeharren ondorioz hildako...

Dagoeneko hiru dira urtea hasi denetik Euskal Herrian lan ezbeharren ondorioz hildako langileak

Joan den astean Cooperativa Azcoitiana Industrial enpresan izandako istripuan larri zauritu zen langilea hil egin dela jakin genuen atzo. Istripu berean gutxienez beste bi langile zaurituak suertatu ziren.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoaren sendiari, haren lagun lankide eta gertuko guztiei, eta baita zauritutako bere lankideei ere.

Gogor salatu nahi dugu, halaber, urtea hasi dugunetik astero laneko istripu larrien berri izaten ari garela. Azken honekin, dagoeneko hiru dira urtea hasi denetik Euskal Herrian lan ezbeharren ondorioz hildako langileak. Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu eta guztien artean, sarraski hau geldiarazi dezagun.

Benetako prebentzio eredua exijitzen dugu, langileriaren osasuna lehenetsiko duen eredua, prebentzio neurri eraginkor eta errealak bultzatu eta bermatuko dituena. Eta horretarako, eredu ekonomiko politiko eta sozial berri bat eraikitzea ezinbestekoa ikusten dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.