2024-07-23
HomeEkintza SindikalaGatazkan diren hainbat enpresetako ordezkariek dei egin diete instituzioei konponbideak jartzeko inplika...

Gatazkan diren hainbat enpresetako ordezkariek dei egin diete instituzioei konponbideak jartzeko inplika daitezen

Cementos Lemona, Alfa eta Virtisu enpresetako eta administrazio publikoko hainbat langilek, besteak beste, elkarretaratzea egin dute Gernikan, Batzar Nagusien aurrean, 2013ko aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko emendakinen eztabaida plenoaren harira.

Euren lantokietan bizi duten egoera salatu eta arduradun politikoei inplikazioa eskatu diete, enpresa horietan eta egoera txarrean diren Bizkaiko gainerakoetan konponbidea jartzeko inplikazioa. Era berean, zerbitzu publikoetan eta lan eskubideetan egiten ari diren murrizketekin amaitu beharra dagoela gogorarazi diete.

Langileen ordezkaritza bat, Bilduk gonbidatuta, pleno aretora sartu da, eztabaida zuzenean jarraitzeko. LABeko ordezkariek euren aldarrikapenak barrura eraman dituzte, kamiseta eta pegatinak paparrean. Horregatik, hain justu, kanporatuak izan dira. Irteterakoan LABeko ordezkariek gertatutakoa salatu dute, adierazpen askatasunaren urraketa dela erantsiz. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.