2024-07-22
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek Eusko Jaurlaritzaren botiken berrordainketa ezartzeko orduan hartutako menpeko jarrera salatzen du

LABek Eusko Jaurlaritzaren botiken berrordainketa ezartzeko orduan hartutako menpeko jarrera salatzen du

Berrordainketa honekin langileok %10 gehiago ordaindu beharko dugu botikak erostean eta pentsiodunak behartuta egonen dira botiken % 10 ordaintzeko, hau da, hilean 8 eta 16 euro bitarte.

Neurri honi azken boladan hartutako beste batzuk gehitu behar zaizkio. Alde batetik, 400 botikei kendutako finantziazioak pertsona heldu eta gaixo kronikoei botiken % 100 ordaintzea ekarri die. Beste aldetik, berrordainketa berriak anbulantzien garraioan, prestazio ortoprotesikoetan, produktu dietetikoetan,…

Berrordainketa, bideagabea izateaz gain, gure osasunaren aurkako eraso garbia da. Neurri honek bakarrik zaintzen du farmazia enpresa handien osasuna. Bitartean, Osasun Sistemak publiko, unibertsala, doakoa izateari uzten dio, eta ondorioz, desberdintasunak areagotzen ditu. Gure herriko sektore ahulenak zigortzen ditu, tratamenduak eta botikak hartzeari utziko dizkiotelako diru-sarrera eskasak direla medio.

Harrigarria da ikustea Urkulluren Gobernuaren irmotasun falta. Barcinaren antzera, goitik beherako neurri injustuak eta antisozialak betetzen ditu. Kezkagarria da erantzunik eta borondaterik ez ikustea murrizketa berri hauek indarrean ez jartzeko. Auzitegi Konstituzionalearen aurreko helegiteak erantzun bakarra izatea burla bilakatzen da, itxurak egin azken finean men egiteko. Horrela diharduten instituzioek ez dute balio gure herriaren gehiengo sozialaren beharrei erantzuteko. Beharrezkoa da, premiazkoa, egoera honetan, erantzunak artikulatzea herri gisa Euskal Herrian gure Osasun Sistema propioa eduki eta erabakitzeko gaitasuna izan dezagun gure bizi eta osasun baldintzetan.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.