2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesako greba mugagabea bertan behera geratzen da langileek zuzendaritzak lehenago hautsi zuen...

Incoesako greba mugagabea bertan behera geratzen da langileek zuzendaritzak lehenago hautsi zuen akordioa betetzea lortu eta gero

Urtarrilaren 16an, greba mugagabea hasi baino egun bat lehenago, enpresek eta langileen ordezkariek akordioa sinatu zuten. Akordio hori, aurrekoan Administrazio Kontseiluak atzera bota zuenaren termino berdinetan oinarritzen da.Langileek grebarako deialdia egin zuten enpresak bete dezan hartutako konpromisoa eskatzeko, eta 9 lankideek beraien lan-postuak berreskuratzeko. Horrez gain, bien partetik adostu da elkarrizketari ekitea Hitzarmen eta Enpresaren Bideragarritasuna plana ituntzeko asmoz.

Kontuan hartuta orain arte izandako esperientziak eta sortutako mesfidantza – Enpresaren partetik izendatutako ordezkarien sinesgarritasun eza-, ezinbestekoa izan da notaritza botereak akordioa burutzeko eta botere horiek erantsi dira bertan.

Agurtzeaz bat, LAB Sindikatuak zoriondu nahi ditu INCOESAko langileak enpresako zuzendaritza bere posizioetatik mugiarazi izanagatik eta beraien interesak aintzat hartzera behartzeagatik. Ez zen erraza azken egunetako gertakariak ikusita eta Enpresaren presioa larria jaso arren. INCOESN lortutako akordioak argi erakutsi digu zein den langileriaren interesak defendatzeko bidea: borroka. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.