2024-07-23
HomeGobernu BerriaLAB ez da elkarrizketa sozialerako mahai batean eseriko eredu berri eta...

LAB ez da elkarrizketa sozialerako mahai batean eseriko eredu berri eta propio bat eraikitzeko ez bada

LAB Eusko Jaurlaritzako enplegu eta gizarte gaietako sailburu den Juan Maria Aburtorekin bildu da gaur sindikatuaren Igarako egoitzan. Bileraren ostean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, lehenik eta behin, adierazi du "enpleguaren alde egin daitekeen inbertsio onena, lan erreformaren bidea alde batera uztea eta guztiz krisian dagoen eredu ekonomikoa aldatzea eta berri bat eraikitzea" dela.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia

Norabide horretan, akordioak lortzearen beharraren jakitun, LAB prest azaldu da bide propioa egiteko apustua duen elkarrizketa batean konpromisoak hartzeko, horren emaitza guztion artean eraikiko dugun eredu berri bat izatekotan.

LABek elkarrizketa sozial hori posible izan dadin ezinbesteko baldintzatzat jotzen du orain arte egin ez den bezala, politika propioak egitea, Euskal Herrian erabakitzea, politika horien gaineko transizio bat burutzea eta langileon partehartzeari eta beraz, sindikatuen partehartzeari, benetako balioa ematea.

Gaur egun arte LABek ez du printzipio horietan sustatzen den jokabiderik ikusi eta beraz, PNVk bide honen alde apustua egiten duen ikusi zai dagoela adierazi du. Etxaideren hitzetan bide honetan "erabakiorrak" aurrekontuak izango dira, "horiek esango baitute PNVk ze politikak egingo dituen: guztiz agortua eta krisia sakontzen ari den bidea edota eredu berri bat Euskal Herriarentzat".

Bestetik, Babes Sozialaren garrantzia azpimarratu eta "guztiok erantzukizunez" jokatzea eskatzen duen gaia dela adierazi du Etxaidek. Zentzu honetan, LAB prest azaldu da lan sailarekin harremanak egonkontzerko eta harreman horien bidez babes soziala hedatu eta zabaltzeko, behar beharrezkoak diren akordioak bilatzeko.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

  

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.