2025-03-30
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLan erreformari helduz bajan dagoen langile bat kaleratu dute Gorbeia zahar etxean

Lan erreformari helduz bajan dagoen langile bat kaleratu dute Gorbeia zahar etxean

Murgian dagoen Gorbea Zahar Egoitzan, irailaz geroztik zuzendaritzaren presioen ondorioz bajan dagoen langile bat kaleratu dute. Lan erreformak absentismoagatik ahalbidetzen dituen kaleratze objetiboen aukerari heldu diote aipatu neurria hartzeko.

LABek kaleratze hau salatzen du. Izan ere, gaixotasun bajan egoteagatik despidoa baimenduta egotea zalantzazkoa eta arbuiagarria dela iruditzen zaigu berez, baina langile honen kasuan egoera are larriagoa da:

1.- Lehenik eta behin, langile honen gaur egungo egoera egoitza kudeatzen duen Agapito Fernandez oraingo zuzendariak agintzeko erabili dituen “formen” ondorioa da. Bai Mutuak egindako lehen txostenean, bai ordutik hona artatu duen medikuaren txostenean argiki azaltzen dute langile honek izua sentitzen duela Agapitoren izena entzute hutsaren ondorioz, eta izu horrek antsietate krisialdi zorrotzak sortarazten dizkiola. Are gehiago. Agapito Fernandezek jakin zuenean langile honek baja hartu zuela eta Mutuaren txostenaren edukia, langileari deitu egin zion barkamena eskatuz eta esanez ez zela bere asmoa izan neskari horrelako egoera sortaraztea.

2.- Lan merkatua erreformatzeko onartutako 3/2012 Errege Dekretuak absentismoagatik despeditzeko jada existitzen zen aukera errazteko aldaketak ezarri zituen. Baina kaleratze hauek eman ahal izateko bakarrik hartu ahal dira kontuan gaixotasun edota ezbehar ez laboralak eta 20 egunetik beherako bajak. Langile honi bere kaleratzearen berri eman dioten gutunean, ondoko bi baja hauek sartu dituzte kontaketan: gaixotasun profesionalak eragindako bat, eta gaur egungoa, irailean hasitakoa. Bi baja horietatik kanpo bi egunetan egon da bajan langile hau 2012. urtean. Beraz, ezin dute despido objetiboa ezarri, erreformak aurreikusten duen formulari helduz.

Guzti horrengatik LABek despido hau tribunaletan salatuko ditu. Gure ustez, egoitza horretan absentismoari lotutako jarreraren bat zigortu behar baldin bada, hain zuzen, bere zuzendariarena da, bere jarreraren bidez langileen artean osasun arazo larria sortzen ari da-eta.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.