2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaIncoesa enpresako langileak greba mugagabean hasiko dira urtarrilaren 17an

Incoesa enpresako langileak greba mugagabean hasiko dira urtarrilaren 17an

Gaur LAB sindikatuak eta Incoesa enpresako langileen ordezkariek zuzendaritzak langileen ordezkariekin hartutako akordio lehertarazi izana salatu dute prentsaurrekoan.

Incoesa enpresako langileen borrokak zuzendaritzarekin akordio batera iristea eraman zuen, baina langileen berronartze eta aurrejubilazioak burutzerako orduan zuzendaritzak ezerezean utzi du akordioa. Akordioak enpresak kanporatzea hitzartu ezin izan zuten 9 langileen berronartzea, 4 aurrejubilazio tramitatzea eta hitzarmen kolektiboaz eta enpresaren bideragarritasunaz hitzegiteko negoziazio prozesuaren berrartzea jasotzen zuen.

INCOESAko langile ordezkarien irakurketa

INCOESAk langileen ordezkariekin hartutako akordioa lehertarazi du

«Langileen aurkako aurrekaririk gabeko eraso honek, datorren urtarrilaren 17an greba mugagabea hastera behartzen gaitu. INCOESAko zuzendaritzak hitzartutakoa bete dezan borrokatzeko prest gaude.

INCOESA Bedian kokatuta dago eta trasformadoreak egiten ditu. Sail ezberdin eta independienteetan banaturiko 105 langilez osatuta dago. Hitzarmen kolektibo baten negoziaketara heltzeko helburuaz, enpresa eta langileen ordezkariek hilabetetan egindako bileretan, ez zen inongo akordiotara heldu eta enpresak bere baldintzak inposatu zituen, lehen berrantolaketa delakoa aurkeztuz. Honek eskulan zuzenean ari ziren 16 langileren kanporatzean zetzan.

Langileen mobilizazioari esker, pasa den abenduaren 28an akordio batera heldu ginen Incoesako zuzendaritza eta langileen ordezkariak (gaur egun guztiak LAB sindikatuko kideak). Akordio honen arabera, enpresak hainbat konpromezu hartu zituen: Kanporatzea hitzartu ezin izan zuten 9 langileeak berronartu. 4 aurrejubilazio tramitatu. Eta hitzarmen kolektiboa barne izango zuen eta enpresaren bideragarritasunaz hitzegiteko negoziazio prozesua berriz hasi. Langileok gure aldetik, bertan behera utzi genuen greba mugagabearen deialdia.

Eusko Jaurlaritzan, langileen berronartze eta aurrejubilazioak burutzeko kontziliazioa izan baino ordu erdi lehenago, Carlos Olavek, telefono dei baten bidez, desautorizatua izan zela esan zion LABeko ordezkariari.

Higinio Artetak akordioa apurtzeko hartutako erabaki arduragabea gaitzestu nahi dugu. Eta negoziazio mahaian enpresaren ordezkari goren bezela agertutako Carlos Olave eta Enrique Avendaño, oraingo egoeraren errudun egiten ditugu. Gure enpresako langileen aurrean beraien erantzunkizuna har dezaten exijitzen diegu.

INCOESAko zuzendaritzak normaltasuna lehengoratu behar du eta langileekin hartutako konpromezuak bete behar ditu. Ez dago aitzakiarik; akordio hau betetzeak enpresari ez dio asumitu ezin dezakeen ahalegin ekonomikorik eskatzen. Azken urteetan akzionistek eramandako dirutzen berri badaukagu.

Bukatzeko, INCOESAko langile guztien etorkizuna defendatzeko urtarrilaren 17an greba mugagabean hasiko garela esan nahi dugu. Zaharrenak, enpresa honetan lan egindako 35 urte baino gehiagoren ostean, gure jubilazioa defendatzeko. Gazteenak, hemen, Arratian, gure bizi proiektua dugun eskualde honetan gure lanpostuak defendatzeko. Gure duintasuna defendatzeko, urtarrilaren 17an, INCOESAko langileok greba mugagabea hasiko dugu.

Bilbon, 2013ko urtarrilaren 14an» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.