2024-11-21
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaLABek, Bilboko Udalak Bilbobuseko zerbitzuetan murrizketak egingo dituela salatzen du

LABek, Bilboko Udalak Bilbobuseko zerbitzuetan murrizketak egingo dituela salatzen du

Bilboko Udalak, itxuraz “munduko alkaterik onena” duenak, hiriko garraio publikoaren kalitatea okertuko du, zerbitzuko erabiltzaileen iritzia edo autobus zerbitzuaren erabilera kontuan hartu gabe, nahiz eta hiriko autobusaren eskaerak azkenengo urteotan gora egin duela jakinda. Neurri honek, Metro Bilbaok egindakoarekin batera, Bilboko garraio publikoan nahaspila sor daitekeela esan nahi du.

Udalbatzak aurkeztu duen ikerketa eta proposamenak bi urteko epea izango du, 2013 eta 2014an zehar luzatuz. Egia da oraindik ez dakigula teknikoki zelan izango diren aldaketak, baina azkenean, zerbitzuen murrizketak izango dira nagusi. Hau guztia kontuan hartuta, Bilbobuseko eskaera %4 igo arren (bilbotarrok gero eta gehiago erabiltzen dugu hiriko autobusa), Udalak zerbitzua okertzea erabakitzen du honako ondorioekin;

1. Garraio publikoaren zerbitzuak okerrera egitea, autobusen arteko maiztasunak luzatuko dira. Horrek esan nahi du Bilbobuseko erabiltzaileek denbora gehiago itxaron beharko dutela markesinetan autobusa hartzeko. Honekin batera, autobusak euren edukiaren mugan izango direla jasan beharko dute. Honen ondorioz une batzuetan ezin izango da autobusera igo, eta hurrengoa heldu arte itxaron beharko da. Gainera, beranduago helduko da murrizketei esker.

2. Ibilgailu pribatua, kotxea, gehiago erabiliko da, zerbitzuaren txartzeak auto pribatuaren erabilera igoera ekarriko ondorio bezala. Beraz, Udalak ibilgailu partikularraren erabilerari lehentasuna ematen dio garraio kolektiboaren kontra.

3. Langabezia gehitzea, "munduko alkaterik onenak" langabezian dagoen pertsona kopurua gehitzea lortuko du, planteatzen dituzten murrizketek lanpostu-desagertzea eragingo dute, hau da, langile gehiago langabeziako bulegoetara.

Gaur egun, gai honi buruz eztabaidatzeko, Bilbobuseko Enpresa Batzordea eta Udalaren arteko hainbat bilera burutu dira. Bilera hauetan Enpresa Batzordeko atal batek murrizketak onartu ditu eta negoziatzea saiatzen ari dira. LAB sindikatua ez dago zerbitzuaren inolako murrizketarik negoziatzeko prest, honek hiriko garraio publiko zerbitzuaren txarrera jotzea esan nahi duelako. Ez dugu inongo lanposturen amortizaziorik onartuko ere.

Hau guztia dela eta, LABek hiri garraioen eremuan arazo ekonomiko guztien konponbidea izan litzatekeenaren aurrean Udala entzungor egiten ari dela adierazi nahi du:

1. Erakundeak Bilbobuseko kontzesioa berehala erreskatatu behar izango luke, horrela, bitartekariak kenduz, orain falta zaien dirua aurreztuko lukete. LABek neurri hau aspaldi planteatu zuen, baita Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak ere, bere 2009ko txostenean.

2. Udalak ziurta dezala, Artxanda eta Santa Marina Ospitaleko lineak kentzeko erabakiaren gainean, Bizkaibuseko emate berrien aurreikusitako proiektuan, Bilbobus izan dadin Artxanda eta Santa Marinako lineak ustiatzen dituena, euren desagerpena saihesteko.

Neurri hauek, egungo egoera ekonomikoa saihestu eta langileriaren egonkortasuna ere bermatuko luketenak, hainbat aldiz eraman dira Bilboko Udalara bilera ezberdinetan. Eurek entzungor egin dute, Bilbobuseko errentagarritasunak hiritarrei zerbitzua ematea baino gehiago kezkatzen dielako. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.