2024-12-20
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia: greba eskubidea urratua izan da Euskal Telebistan

EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia: greba eskubidea urratua izan da Euskal Telebistan

Pasa den ekainaren 29ko greba orokorrean ETBko zuzendaritzak izandako jokabidea zigortu du epaitegiak
EAEko Auzitegi Nagusiak LAB eta ELAren demandak onartu egin ditu, 2010eko ekainaren 29ko lan erreformaren kontrako greba orokorrean ETBko zuzendaritzak izandako jokabide eskirolagatik. Eusko Jaurlaritzaren gutxieneko zerbitzuen dekretuak soilik eguneroko albistegiak agintzen bazituen ere, ETBko zuzendaritzak entzungor egin, eta ohiko programazioari ekin zion, publizitate jarraitua, EGUNON EUSKADI eta EUSKADI DIRECTO programak ere antenaratuz.

LABek gertakizun larri hauek nahikoa murritza den greba eskubidearen kontrako jokabide prepotente onartezintzat jo zuen, eta oraingoan epaitegiak jokabide hori nulo bezala hartu du.

Egindako kaltea dagoeneko konponduko ez badu ere, urtarrilaren 27ko greban berdin jokatu izanagatik jarritako salaketa berriaren bidean lagunduko digulakoan gaude. Are gehiago, hurrengo grebetan halako jokabiderik eraman nahi izatekotan bide penala irekitzea dagoeneko aztertzen hasi gara zerbitzu juridikoekin.

Euskal Herrian, 2011ko martxoaren 9an
LAB-Euskal Telebista

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.