2025-04-14
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABentzat Gipuzkoako Aldundiak aparteko paga ez kentzeko erabakia burujabetza ariketa bat da

LABentzat Gipuzkoako Aldundiak aparteko paga ez kentzeko erabakia burujabetza ariketa bat da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gabonetako aparteko pagaren inguruan hartutako erabakiarekin erakutsi du langileen eskubideak behin eta berriro urratzen dituzten erabaki inposatuen aurrean gure erabaki propioak hartzeko premia dagoela eta horretarako prestutasuna duela.

Gabonetako aparteko pagaren afera honetan jokoan dagoena ez da soilik 14. paga, Madrildik inposatutako murrizketen aurrean zein bide hartu, baizik. Afera horrek lehen mailako gatazka poilitiko bat uzten du agerian: Euskal Herriak behar duen sektore publikoa, herri honek behar dituen zerbitzu publikoen eskaintza gauzatu eta bertako langile publikoen eskubideak arautzeko eskumen falta. Berriro diogu, eremu honetan eman beharreko bataila nagusia ez dela juridikoa, politikoa baizik.

Aldundiak hartutako erabakia garrantzitsua da, burujabetza ariketa bat delako; erabaki horrekin krisiaren aurrean Euskal Herriak hartu behar duen bidean aurrera urratsa eman da. Bide hori aldarrikatu dugu, bide hori beharrezkoa dugu, burujabetzaren bidean aurrera egitean baitago krisiari konponbidea eraikitzeko aukera.

Eragile sindikal eta sozialak aldarrikatu dugun bidea da, gure esku dago bide hau indartzeko, zabaltzeko eta azken bururaino emateko akordioak eta aliantzak eraikitzea.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: