2025-04-11
HomeIndustriaMetalgintzaQuinton Hazzel enpresako lagileak mobilizazioak iragarri dituzte euren lanpostuen defentsan

Quinton Hazzel enpresako lagileak mobilizazioak iragarri dituzte euren lanpostuen defentsan

Langileok astearte eta ostegunero eguerdiko 12:00etatik 13:00tara enpresaren aurrean kontzentrazioak egitea erabaki dute, enpresaren jarraipena sustatuko lukeen proiektua aurrera eramateko Klarius Taldearen borondate eza salatzeko.

Ingalaterrako Klarius Taldeak 2010. urtean Quinton Hazzel España S.A. (garai bateko Lipmesa) enpresa erosi zuen. Indargetzaile eta baliabide pneumatikoen ekoizpen eta komertzializazioan dihardu. Gaur egun 150 langilek egiten dute lan bertan.

Lipmesako langileek hilabeteak daramatzate enpresaren hondoratze ekonomikoa ikusten eta honen aurrean enpresako zuzendaritzak eta Klarius Taldeak ez dute inongo erabakirik hartu.

"Enpresarekiko apustu eza horrek gaur egungo egoerararen arrazoia" dela salatu du enpresa batzordeak. Enpresa lehiaketa prozesu baten aurrean dago, hau da, enpresa nork erosiko duen zain, "hau izango bailitzateke enpresaren jarraipena bermatuko zukeen irtenbide bakarra" komitearen arabera.»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...