2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaLABek atxikimendua ematen dio Herrirak biharko Durango deitu duen mobilizazioari

LABek atxikimendua ematen dio Herrirak biharko Durango deitu duen mobilizazioari

Herrirak deituta, presoen eskubideen alde bihar larunbata Durango egingo den mobilizazioari bere atxikimendua ematen dio LAB sindikatuak eta, bidenabar, Lipdub erraldoian parte hartzera animatu nahi ditugu euskal langileak eta herritarrak, orohar.

Bizi dugun aro politiko berrian espainiar zein frantziar Gobernuek indarrean mantentzen duten espetxe politika anker horrekin behin betiko amaitzeko urratsak eman behar dituzte; lehentasunezko aldarria da hori, premiazkoa. Giza eskubideen aitortza izanik jokoan, oinarrizko giza eskubideak urratzen jarraitzeak ondorio atzeraezinak ditu gaixo diren presoen kasuan, edota, bizi osorako espetxe zigorra ezarriz kondena betea duten presoekin egiten ari diren moduan.

Mobilizazio bidez euskal presoen eskubideen aldeko aldarria indartu eta lau haizetara zabaltzea dagokigu euskal eragileoi eta jendarteari. Gogoratu behar dugu bihar Durangon egingo den ekimena urtarrilaren 12an euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazio nazionalaren atarikoa izango dela. Bihar Durangon eta urtarrilaren 12an Bilbon, euskal langileok, euskal jendarteak, baditugu bi hitzordu garrantzitsu.

 

LABen txokoa
Eguerdiko 15:00etan emango zaio hasiera Landakon LIPDUPari eta LABeko kideei arratsaldeko 16:00etan Durangoko Artekalearen 41. zenbakira laneko arropak jantzita joateko deialdia egin dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.