2025-04-02
HomeZerbitzu PribatuakEuskaltegiakBilboko Ulibarri Euskaltegiko langileak kaleratzeen aurka borrokan

Bilboko Ulibarri Euskaltegiko langileak kaleratzeen aurka borrokan

Aurreko urriaren 30ean Ulibarri euskaltegiko 5 langile kaleratuak izan ziren eta aurtengo ikasturtean beste 13 langileri ez zaie kontraturik egin. Euskaltegiaren aldetik oraindik ez da egon negoziatzeko asmorik, eta horren aurrean, gaur, abenduak 5 (kontziliaketa saioa egin den egunean), langileek lanuztea eta konzentrazio zaratatsua egin dute.

LAB eta CGTren irakurketa

Ulibarri Euskaltegiak ez du negoziatzeko borondaterik

«Aurtengo ikasturte hasieran (2012/13), Ulibarri euskaltegiak, matrikulazio jaitsiera eta zerbitzu batzuen bukaeraz baliatuz, 5 langile kaleratzeko eta 13 langileei kontratua ez berriztatzeko erabakia hartu zuen. Kaleratutako langile hauetariko bat zortzi urtetan LABeko ordezkari sindikala izandakoa da eta besteak, adinez nagusienak dira eta antzinatasun handiena dutenak.

Irailetik hona, langileen ordezkariok (LAB eta CGT) enpresarekin negoziatzeko ahaleginak egin ditugu; dagoen lana guztion artean banatzeko aukera eskaini diegu baina haien aldetik ez da erantzunik jaso.

Gaur, abenduaren 5ean, kontziliazio saioa egin dugu Eusko Jaurlaritzako Lan Sailean eta Ulibarri euskaltegiko ordezkariak irmo esan digu ez daudela prest ezer negoziatzeko eta epaitegian elkar ikusiko dugula.

Hau da enpresak auzi honi eman nahi dion irtenbidea? LAB eta CGT sindikatuaren aldetik borrokan jarraituko dugu langile hauen eskubideak defendatzen eta euskalgintzaren alde jarraituko dugu, mota hauetako erasoak salatuz. Berriro eskua luzatzeko diogu enpresari negoziazioaren bitartez ataka honetatik ateratzeko, gatazka hau epaitegietatik kanpo konpon dadin.

Bilbon, 2012ko abenduak 5»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.