2025-03-30
HomeIndustriaMetalgintzaArabako metalgintzako hitzarmenaren defentsan mobilizatu da LAB Gasteizen

Arabako metalgintzako hitzarmenaren defentsan mobilizatu da LAB Gasteizen

Gaur, hilak 4, LABek Arabako metalgintzako hitzarmenaren aldeko mobilizazioa egin du. Herrialdeko delekatuekin batzarra burutu ostean, hamarnaka delekatuk giza-kateari ekin diote Aldabe Gizarte Etxetik eta SEA patronalaren egoitza aurrean konzentrazioa egin dugu “Arabako metaleko hitzarmenaren alde, langileok borrokan” lelopean.

Jakina denez, LABek proposamen berri bat jarri zuen mahai gainean herrialdeko hitzarmenak salbatzeko eta negoziazio mahaiak desblokeatzeko. Arabako hitzarmenari dagokionez, hauexek dira proposamenaren edukiak:

− Aurreko hitzarmena mantendu, inolako atzerapausurik gabe.
− Soldata igoera KPI+1,5ekoa izatea.
− Hitzarmena blindatzea: minimoen izaera aitortzea (bertan agertzen diren lan baldintzak ez okertzea enpresen negoziazioetan), ultraktibitate printzipioa jasotzea eta inaplikazio kasuetan derrigorrezko arbitrajera ez jotzea.

Honenbestez, LABek hitzarmen probintziala defendatzen du bai negoziazio mahaietan, bai enpresetan, baita kalean ere. Azken finean, langile guztien lan baldintza minimoak arautu dituzte orain arte eta hemaendik aurrera ere horrela izan dadin lan egingo dugu esparru guztietan. Hurrengo asteotan, gure proposamena zabalduko diegu langile guztiei eta aurrerago, egoeraren arabera aztertuko dugu nolako mobilizazio dinamika eramaten dugun aurrera.

 


 INFO 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.