2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaLABek mahaian aurkezturiko proposamenarekin egin duen moduan, erantzukizunez joka dezala eskatzen dio...

LABek mahaian aurkezturiko proposamenarekin egin duen moduan, erantzukizunez joka dezala eskatzen dio patronalari

Atzo, abenduak 3, negoziazio kolektiboaren erreformen ondorioz, sektorearen herrialdeko hitzarmena bera kolokan dagoela jabetuta eta negoziazio mahaiaren blokeoaren aurrean, LABek proposamen bat aurkeztu du Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko. Hurrengo hitzordua abenduaren 12rako jarri da, Adegi LABen proposamena aztertzekotan geratu da

LABen proposamena

Indarraldia
2 urtekoa, 2012-2013.

Soldata igoera
Urte bakoitzean soldata igoera KPI + 0’5ekoa izango da.

Sektoreko langileentzako minimoen izaera
Alde guztiek beharrezkoa ikusten dute sektoreko langileen eta enpresen lan baldintzak kohesionatzea eta ekiditea sektoreko lan baldintzen okertzearen ondoriozko lehiakortasunak suposatzen duen kaltea. Horregatik, aldeek uste dute hitzarmen honetan adostutakoak sektoreko oinarrizko lan baldintzak bermatu behar dituela eta horren ondorioz, enpresa mailan lan baldintza okerragoak ez negoziatzeko konpromisoa bere gain hartzen dute.

Ultraktibitate printzipioa
Behin indarraldia amaituta, hitzarmenak ultraktibitatea mantenduko du denbora-mugarik gabe, hau da, arautegiaren aplikazioa mantentzea berau berritzearen ondorioz beste batek ordeztu arte.

Lan baldintzen aldaketa
Hitzarmenaren aldaketak edota inaplikazioak ordezkaritza sindikalarekin akordioa lortzea exijitzen du. Behin kontsultaldia eta Batzorde Paritarioaren eskuhartzea akordiorik gabe bukatuta, gatazkak konpontzeko auzibidez kanpoko prozeduretara joko dutela ezarriko dugu, beti ere derrigorrezko arbitraia baztertuta.


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.