2025-04-11
HomeUncategorizedAuzitegi Gorenak arrazoia eman dio LABi Gizarte Ekimenetan lansarien murrizketen kontra jarritako...

Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio LABi Gizarte Ekimenetan lansarien murrizketen kontra jarritako helegitean

Auzitegi Gorenaren ebazpenareren arabera Gizarte Ekimeneko ikastetxeko langileei soldatetan egindako murrizketak bueltatu behar zaizkie.

LABeko Irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko azpisektorearen balorazioa

AUZITEGI GORENAK ARRAZOIA EMAN DIGU

«Gizarte Ekimenetan lansarien murrizketen kontra jarritako helegitean, Gorenaren ebazpenak LABi arrazoia eman dio.

Zalantzarik gabe, krisi ekonomikoaren aurrean Gobernuek eta Administrazio ezberdinek inposatu dituzten neurrien aurka agertu garenontzat, Gizarte Ekimeneko ikastetxeko langileei soldatetan egindako murrizketak bueltatu behar zaizkiela notizia oso ona da.

Azkenean, epaileek arrazoi juridikoz adierazi dutena, behin eta berriro LABek eta beste sindikatuek esandakoa da: negoziazio kolektiboaren bidez, langileen eskubideetan emandako aurrera pausuak, kasu honetan soldatetan, ezin ziren ukitu.

Honen aurrean, LAB sindikatutik aholkularitza juridikoarekin batera, hurrengo pausuak aztertzen hasi gara.

Beraz, LAB sindikatuak, zera eskatzen du: alde batetik Eusko Jaurlaritzak aurrekontuetan gizarte ekimeneko ikastetxeentzat beharrezkoak diren partidak jar ditzala, eta bestetik Gizarte Ekimeneko titularrek Goreneko ebazpena betetzeko beharrezkoak diren negoziaketak abiatu ditzatela. Eta modu berean langileoi eskatzen diegu adi egon daitezela, zoritxarrez murrizketa eta eraso gehiago etorriko direlako, langile zein herritarra gisa gure eskubideak murriztera etorriko diren erasoak alegia, eta horiei guztiei erantzuna eman behar diegu gure eskubidetan atzera egin nahi ez badugu.»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...