2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaLan duin eta eskubide sozialen alde, Euskal Herria Martxan!

Lan duin eta eskubide sozialen alde, Euskal Herria Martxan!

Euskal gehiengo sindikalak eta eragile sozial ezberdinek gaurdaino lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsan egindako lanari segida emanez, azaroaren 26tik 30era Euskal Herritik zehar ekimen ezberdinak burutuko dituztela iragarri dute prentsaurrean. Dinamika hone baitan, herrialde mailako manifestazioak burutuko dituzte; 28an Iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.


Prentsaurrekoaren edukiak

LAN DUIN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE, EUSKAL HERRIA MARTXAN! Hemen bizi, hemen erabaki

«Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da.

Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.

Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz.

Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke.

Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.

Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.

Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.»

  

 

KARTEL NAGUSIA 

KARTEL MUTUA
 

EGITARAUA

AZAROAK 26
Durango:
Kontzentrazioa 19,00etan Ezkurdi Plazan.

Urola/Kosta:
Zumaiatik hasi eta Azpeitiraino kotxe karabana, krisian dauden enpresa esanguratsuenetatik pasatuz. Prentsa aurrekoa: 30eko manifa indartzeko.

AZAROAK 27
Irun:
Kontzentrazioa 12,00etan, San Juan Plazan.

Errenterian:
Kontzentrazioa 19,00etan Herriko Plazan. Gero manifestazioa.

Elizondo:
Kontzentrazioa 19,00etan Herriko Plazan.

Altsasu:
Kontzentrazioa Isasia Poligonoan (Gamesa zegoen tokia). Ordua: 11,00ak
− Gasteiz: Txirrindulen martxa 18,00etan Europatik.

AZAROAK 28
Barakaldo:
Elkarretaratzeak 10:30etan  Udaleko Ongizarte Sailaren aurrean, (departamento de acción social) eta 19:30etan Justizia Jauregian

Portugalete:
Elkarretaratzeak 12:00etan. Ogasun Sailaren aurrean. (Delegación de Hacienda) eta 19:00etan Lanbideren aurrean.

Santurtzi: Konzentrazio 19,30etan LANBIDE aurrean.

Sestao: 10:30etan Lanbideren aurrean kazerolada eta 19:00etan Kasko Plazan, manifestazioa

Eibar:
Kontzentrazioa 18:30ean Unzaga Plazan.

Bergara:
Hitzaldia 19,00etan “Stop deshaucios” taldearekin batera Miguel Altuna Ikastetxean.

Arrasate:
Kontzentrazioa 11,00etan Arrasateko Ospitale aurrean.

Tolosa: Giza Katea 19,00etan, Triangelu Plazan.

Iruña:
Manifestazioa 19,00etan.

AZAROAK 29
Laudio:
Goizean banku ezberdinetatik buelta. 11,30etatik 13,00etara. 

Galdakao- Basauri:
Martxa, 18,00etan, Cementos Lemonatik hasi eta Basauriko udalean bukatu.

Gasteiz:
Prentsaurrekoa, 11,00etan.

Erandio-Erromo:
Martxa, 17,00etan hasi (erandioko metro esplanadatik) eta Erromoko Lanbide Bulegoan bukatuz 19,30etan.

Kontzentrazioa EHU-UPVn

AZAROAK 30
Manifestazioak Bilbo (18,30), Gasteiz (19,00) eta Donostian (19,00).
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.