Etxebizitza kaleratzeak momentuz gelditzea, hainbat pertsonen egoera larria momentuz hobetuko duen neurria da. Baina beste askorentzat beranduegi datorren neurria dela salatu eta gogoratu behar dugu.
Zoritxarrez marketing operaziotik gehiegi daukan erabaki honek ez du inondik inora arazoa konpontzen, batetik aldi baterako izaera baitauka, eta beraz, ez dakigu zer gertatuko den suspentsio hau bertan behera geratzean. Bestetik, espekulazioan oinarritu den sistema honek eta bankuen diru goseak sortu dituen egoera larri hauek, alegia desjabetzek, ardura guztia hipoteka ordaindu behar duten pertsonen gain jartzen jarraitzen dute. Bankaren sektoreak —zeinak egungo sistema publikoa hipotekatu duen— diru publikoa erruz jaso duen arren, ez du inongo ardurarik hartu bere gain, eta eremu politikoak ere ez dio halako beharrik ezarri.
Azkenik desjabetzeak etxebizitza arazoaren parte direla gogoratu nahi dugu, etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko egiturazko neurriak hartu behar dira, etxebizitza ezin da ondasun espekulatibo bat izan, sektore publikotik pertsona guztien etxebizitza eskubidea bermatu beharra da.