2024-11-22
HomeIndustriaPapergintzaSindikatuek blokeatutzat jotzen dutu Gipuzkoako pasta, paper eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazio mahaia

Sindikatuek blokeatutzat jotzen dutu Gipuzkoako pasta, paper eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazio mahaia

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek jakinarazi dute joan den urriaren 24an CRLren Donostiako egoitzan ADEGI patronalarekin eginiko azken bileraren ondoren, blokeatutzat jotzen dutela Gipuzkoako pasta, paper eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazio mahaia.

ELA, LAB, CCOO eta UGTren PRENTSA OHARRA
GIPUZKOAKO PASTA, PAPER ETA KARTOIAREN HITZARMENA

«ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek jakinarazi nahi dugu joan den urriaren 24an CRLren Donostiako egoitzan ADEGI patronalarekin eginiko azken bileraren ondoren, blokeatutzat jotzen dugula Gipuzkoako pasta, paper eta kartoiaren hitzarmenaren negoziazio mahaia.

Negoziatzen pasatutako hilabeteotan sindikatuok gure plataformetan mugimendu ugari egin dugu akordioa lortzeko helburuz, baina ADEGIk jarrera mugiezina adierazi du, eta aukera bakarra planteatu digu: 2009-2013ko bost urteko zatia amaitzean, hitzarmena ez denuntziatzeko aukera proposatu digute bakarrik, hortik aurrerako negoziazioak soldata kontuetara mugatuz.

Etorkizuneko negoziazioei begira negoziazioa bera mugatzerik ez dagoela ulertuz, eta ADEGIren jarrera intransigentea ikusirik, batzarrak egingo ditugu sektoreko enpresa guztietan mobilizazio egutegi bat aurkezteko. Egutegi hori elkarretaratzeekin hasiko dugu eta hilabete amaierarako greba batekin emango diogu jarraipena. Xehetasun horiek luze gabe aurkeztuko ditugu lau sindikatuok prentsaurrean.

Donostian, 2012ko urriaren 5ean
ELA – LAB – CCOO – UGT»


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.