2024-11-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaBilboko Udaleko Langile Komiteak udal autonomia babesteko behar diren neurriak hartzeko eskaera...

Bilboko Udaleko Langile Komiteak udal autonomia babesteko behar diren neurriak hartzeko eskaera luzatu die talde politikoei

Bilboko Udaleko Komitea osatzen duten sindikatuek, Bilboko Udalean ordezkaritza duten talde politikoei Madrilgo Gobernuak ezarri duen dekretuaren aurrean duten jarrera helarazi die gaur goizean. Murrizketen aurrean negoziazioaren aldeko apustua egin dezaten eskatu dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.

«Mobilizazioa da bide bakarra erreformei aurre egiteko»
Bilboko Udalean ordezkaritza duten talde politikoei

«Behean sinatzen dugunok, Udal honetan ordezkaritza dugun sindikatuak: ELA, LAB, SVPE, CCOO, UGT sindikatuak Madrilgo Gobernuaren burua den Raxoi jaunak ezarri duen dekretuaren aurrean zera hau azaldu nahi dugu: 

1.- Euskal langileriak ez du murgilduta gauden krisi hau sortu. 
2.- Bilboko Udalaren egoera kasuala ez da. Aurreikuspenean eta gauzak ondo egitean datza , honetan langileok zerikusirik handia dugularik, aurretik murrizketak jaso ditugulako bai soldatan bai langileon kopuruan eta horrela izanda, hiritarrei ematen den zerbitzuaren kalitatea jaitsi barik. 

Hau dela eta ESKATZEN DUGU: 

1.- Udal Autonomia babesteko egokiak diren erabakiak hartu eta kanpotik etortzen diren erasoetatik defendatzeko, antolakuntzan zein udal politika propioak kudeatzeko erabakitzen dugun modu egokia, eraginkorra erabiltzeko ditugun konpetentziak zalantzatan ipintzen direlako. 
2.- Beharrezkoak diren neurriak hartu langileen kontratazioetan, erretribuzio, baimen, lizentziak eta udal konpetentzian eskua sartzea suposatzen diren edozeinetan neutralizatzeko, neurri murritzaile hauek nahi eta nahiez Bilboko hiritarrei eskaintzen den zerbitzuaren kalitateari kalte egingo diolako, dendetan, kontsumoan… eragina edukiko duelako eta Bilboko gune metropolitar osoan eragin negatiboa izanik. 

ELA- LAB-SVP-CCOO-UGT »

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.