2024-12-21
HomeIndustriaEraikuntzaGreba eguna Construcciones Galdianon kaleratzeen eta soldata jaitsieraren aurka

Greba eguna Construcciones Galdianon kaleratzeen eta soldata jaitsieraren aurka

Construcciones Galdiano enpresa, zeina orain arte "aurrelehiaketa" gisa ezagutu den egoeran dagoen, enpresa batzordeari jakinarazi dio 136 langiletik 45 kaleratzeko asmoa duela, eta hitzarmenaren gainetik dauden langileei soldata batazbeste %20 jaitsiko diela 2013ko urtarriletik aurrera. 

Egoera salatzeko bihar, hilak 24, greba eguna egingo dute enpresa batzordeak deituta. Goizeko 08.00etatik 10.00etara elkarretaratzea egingo da Donostian, enpresaren egoitza aurrean.

Merkataritza erregistroan aurkeztutako azken kontuetan, 2010 urteari dagozkionak hain zuzen ere, enpresak 6 milioiko irabaziak izan zituela jasotzen da.

Biharko egindako deialdiak ez dira bakarrak. Urrian zehar asteartero elkarretaratzea egiten ari dira langileak enpresaren egoitza aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...