2024-07-05
HomeIndustriaIndustria KimikoaCementos Lemonako langileak borrokan jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

Cementos Lemonako langileak borrokan jarraitzen dute euren lanpostuen defentsan

Enplegu etete EEEaren negoziazio prozesua salatu eta euren lanpostuen defentsan, Cementos Lemonako langileak irailaren 17an hasitako itxialdi-akanpadarekin eta astearteroko lanuzteekin jarraitzen dute. EEEaren aurreakordioa hilaren 18an sinatu zuten, eta gaur, hilak 22, akordioaren sinadura gauzatuko da. Honen aurrean, bihar asteartea, elkarretaratzea deitu dute Bilbon den Cementos Lemonaren bulegoen aurrean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.