2025-04-05
HomeIndustriaZeramikaINGEMARREKO LANGILEEN ELKARRETARATZEA EGINGO DUTE BIHAR KALERATZEEN AURKA

INGEMARREKO LANGILEEN ELKARRETARATZEA EGINGO DUTE BIHAR KALERATZEEN AURKA

Usurbilgo INGEMAR marmol lantegiko langileek ELKARRETARATZEA egingo dute bihar goizeko 09.00etan Donostian, PRECOren egoitza aurrean (Hondarribia kalea), zuzendaritzan enpresa horretan aurrera eraman nahi dituen kaleratzeen aurka. Egun bertan diharduten 167 langiletik 67 kalera bota nahi dituzte, eta gainera une honetan 128 langileri eragiten dien suspentsio EEEa dute indarrean.
Enpresak, inolako EEErik aurkeztu gabe, 20 lagun kaleratu zituen 2009ko abuztuan; halaber, 2010eko bigarren hiruhilekoan beste 20 langileren lan kontratuetan baja eman zen, aurrejubilazioak edota baja inzentibatuak tarteko.

Ingemarreko zuzendaritza eskaeretan eta produkzioan irregulartasunak eta gora-beherak izaten ari dela salatu nahi du enpresa batzordeak, horrek guztiak emaitza ekonomikoetan eragin zuzena duelako. Komitearen arabera, aipatu jokaerarekin zuzendaritzak Usurbilgo lantegian finantza egoera okertu nahi du, eta horrela, langileen kaleratzeak arrazoitu. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.