2024-07-07
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEbazpen judizial batek agerian utzi du Bizkaiko Aldundiaren aukeraketa-prozesuetan emakumeak diskriminatzen direla

Ebazpen judizial batek agerian utzi du Bizkaiko Aldundiaren aukeraketa-prozesuetan emakumeak diskriminatzen direla

Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren ebazpen batek kautelaz eten du Suhiltzaile Zerbitzuko ofizialen hiru plaza betetzeko Bizkaiko Aldundiak sustatutako aukeraketa-prozesu bat. Hala, ebazpen horrek agerian utzi du foru erakundeak emakumeekiko jokabide diskriminatzailea duela.

Deialdia abuztuan eten zen judizialki, eta, irailaren 18an, Aldundiko Gobernu Kontseiluak errekurtsoan amore ematea erabaki zuen, epaiketara iritsi aurretik. Erabaki horrekin inplizituki onartu ditu errekurtsogilearen eskaerak, eta auzitara eramandako proba fisikoa bertan behera utzi du.

LABen ustez, logikoena litzateke foru erakundeak jarrera horri eustea laster egingo den Suhiltzaile Zerbitzuko ikuskatzaileordeen deialdian (kasu honetan etetea eskatu da ere), baita zerbitzu horretan hainbat plaza betetzeko aurrez ikusita dauden etorkizuneko deialdietan ere.

Aldundiak otsailaren 28an argitaratu zuen BAOn aipatutako plazak betetzeko aukera-saioen deialdia, baina oposiziogile batek errekurtsoa jarri zuen eta besoen trakzioa barran izeneko proba fisikoa, derrigorrezkoa eta baztertzailea, deuseztatzeko eskatu zuen Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Eskaera horren arrazoiak honako hauek ziren: emakumeentzat oso zaila zela eta, beraz, zeharkako diskriminazio argia zegoela, eta, gainera, ez zela ofizial baten berezko funtzioak betetzeko funtsezkoa. Argudio horiek onesti zituen Epaitegiak kautelazko etetea erabaki zuenean. Badirudi gero foru erakundeak formalki onartu dituela.

Nabarmentzekoa da proba hori erraz ordeztu ahal dela, indar bera neurtuta, generoa dela-eta eraginik ez duten beste proba batzuk jarrita. Hala egiten dute beste herri administrazio batzuetan. Errekurtsoan argudiatutakoaren arabera, proba hau baztertzailea izatea da Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuan emakume funtzionariorik ez egote eragin duen funtsezko arrazoietako bat.

Errekurtsoan esaten da ere estatistikoki emakumeak % 43 eta % 63 artean direla gizonak baino ahulagoak goiko gorputz-erdian, eta, beraz, oso proba zaila dela emakumeen gorpuzkera kontuan hartuta. Testuinguru honetan, errekurtsoan erantsi da Aldundiak prozesu honetarako egindako oinarrietan flexio-mota honen errepikapen gehiago eskatzen direla 91. urtean gizon bati eskatzen zitzaizkionak baino. LABek gogorarazten du ordutik asko aurreratu dela berdintasunaren arloan, eta administrazio askotan egokitu egin direla probak emakumeak ez baztertzeko. Aldundiak, berriz, zaildu egiten du emakumeen sarrera. Erakunde sindikalak adibide grafiko bat eman du gai honi dagokionez: orain dela gutxi eraiki diren suhiltzaile-parkeetan ez dago emakumeentzako aldagelarik.
Azkenik, LABek honako hau nabarmendu nahi du: Aldundiaren arautegian eta printzipioen adierazpenetan jasotakoa betetzeko (batez ere, Bizkaiko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako III. Foru Planean jasotakoa), batetik, edozein aukeraketa-saio bete behar diren eginkizun zehatz eta objektiboen araberakoa izan beharko litzateke, eta, bestetik, emakume eta gizonen arteko derrigorrezko aukera berdintasunaren araberakoa, bete beharreko lanposturako beharrezkoak diren ezagutzak, abileziak eta jarrerak oinarri hartuta, zuzenean edo zeharka emakumeekiko diskriminatzailea den klausula edo probarik sartu gabe. Hala ere, amaitzeko, LABek ondorioztatzen du, proba honek argi eta garbi urratzen duela berdintasunerako oinarrizko eskubidea, emakumeak diskriminatzen baititu, emakumeentzat ia gaindiezina den proba baztertzaile baten bidez. Aurrekoari erantsi behar zaio proba hori ez dela funtsezkoa deitutako plaza betetzeko.

Bilbon, 2012ko urriaren 9an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.