2024-11-25
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzari HUA proiektua bertan behera uzteko exijituko dio

LABek Osakidetzari HUA proiektua bertan behera uzteko exijituko dio

Bihar Osakidetzako Zuzendaria,  Julián Perez Gil, Santiago Ospitalena izango dela aprobetxatuz, LAB sindikatuak HUA (Hospital Universitario de Álava) proiektuaren gainean Osakidetzak darabilen jarrera eta asmoa salatuko du 12.45ean burutuko den kontzentrazioan.
LABen iritziz, Arabak bi ospitale orokorrak behar ditu eta HUA proiektuaren ondorioz Santiago Ospitalea ospitale orokor moduan desagertzekotan da. Arabako biztanle askoren kontra, gaur egun soilik PP eta PSE alderdiek defenatzen dute HUA egitasmoa bere horretan, gizartari eta berariazko sorturiko Plataformari entzungor eginiz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.