IPAR HEGOA fundazioak 2005eko irailaren 22 eta 23an "23 URTEZ AMEJORAMENDUA. ANALISI KRITIKOA EZKERRETIK" jardunaldia antolatu zuen Iruñeko Baluarte Kongresu-Jauregian.
Jardunaldi honen bitartez, Ipar Hegoa fundazioak Amejoramenduaren indarraldiak markatutako ziklo politikoaren garapenaren eta ondorioen diagnostikoan parte hartu nahi izan du.
Publikazioak bertan egindako aportazioak jasotzen ditu, duten interesagatik Fundazio honek hedatu nahi dituelako.