2024-11-23
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraEuskal gizarteak ezezkoa eman die murrizketei

Euskal gizarteak ezezkoa eman die murrizketei

Murrizketen aurka eta eskubide laboral eta sozialen alde sindikatu eta eragile sozialen mobilizatzeko deialdiari jarraituz,  milaka euskal herritar atera dira gaur kalera Hego Euskal Herriko lau hiribuetan.

 Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa
 
Igor Arroyo, LAB Nafarroako bozemalearen interbentzioa
 
Mobilizazioen argazkiak
 
Mobilizazioen bideoak

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia
Bosgarren greba orokorra hiru urtetan

«Bosgarren greba orokorra hiru urtetan. Bigarrena aurten. Gehiegizkoa ez ote den galdetu digute elkarrizketa guztietan. Argi genuen eta gaur argiago oraindik. Miseriara kondenatu nahi gaituztenean justizia sozialaren alde kalera ateratzea ez da sekulan gehiegizkoa izango.

Indibidualismoz, beldurrez eta etsipenez bete nahi dituzten enpresa asko eta asko hustu ditugu. Eta kaleak bete ditugu langileon elkartasunez, duintasunez eta borrokarako konpromisoz. Hau ez da gehiegikeri bat, hau duintasuna da.
Aldaketa sozialak bakarrik lortzen dira langile mugimendu indartsua badago. Eta horrela indartzen da langileria. Zailtasun guztien gainetik elkartasunean eta kolektiboaren indarrean sinestuz.

Langile mugimenduak oso argi izan behar ditu beti non dauden marra gorriak eta horiek zapaltzen dituztenean eman behar den erantzuna gure eskuetan dagoen indartsunea da. Azken erreformak marra gorri guztiak zapaldu ditu langabetuak eta pentsionistak berriro zigortuz, etorkinei osasunerako eskubidea kenduz, zainketak behar dituztenei bizkarra emanez eta zaintzaileei, emakumeei, bizitza oraindik eta gehiago zailduz. Egoerak marra gorri guztiak gainditu ditu gazte guztiei etorkizun duin bat izateko aukera lapurtzea erabaki dutenean. Bosgarren greba bai, guztiz zilegia eta behar beharrezkoa.

Eta benetan greba gehiegi dagoela iruditzen bazaie, badago hau ebitatzeko modua. Gobernuak izatea behingoz urratsa ematen dutenak, klase politikoa izatea boterea dutenei aski dela esan eta planto egiten dutenak. Ez bilatu sindikatuetan eta eragile sozialetan greba deialdi gehiago ez egotearen erantzukizuna. Ez gara geldirik geratuko eta gure erantzuna ez da greba honetan geratuko.

Ya hemos denunciado que nos están imponiendo una dictadura económica. Reforma tras reformas, estas no son las primeras ni va a ser las ultimas. El poder economico dicta, la elite política legisla y los gobiernos someten a la sociedad.

Dictadura economica. No es un titular llamativo. Es la dimensión real de la crisis política viviendo. Gobiernos que se autodefinen como democráticos asumiendo la misión de finiquitar definitivamente un modelo de Estado que reconozca y garantice derechos.
Mañana presentan los nuevos presupuestos del Estado. Van a anunciar nuevos recortes. Van a atacar pensiones, prestaciones y servicios publicos. El que diga lo contrario miente. Con o sin rescate, con o sin intervención. Los recortes no se han terminado.

Los especuladores lo tienen claro. El neoliberalismo es la fase de la que más se ha beneficiado el capital. Ha sido el mayor y mejor negocio de los especuladores hasta ahora. Y lo que hay que hacer para mantener el negocio es darle otra vuelta de tuerca.

Aplicar medidas ultraneoliberales donde las medidas neoliberales yan han dado lo que tenien que dar. Cuantas? Todas las que puedan y las más extremas posibles. Hasta cuando? mientras puedan. Y cuando termina esto pregunta todo el mundo? Si es por ellos en ningun momento, nunca.

Esto solo parará CUANDO SE LES PARE. Hay alguien que de verdad piensa que el capital va a renunciar a sacar el máximo beneficio ha esta situación? De verdad se creen los gobiernos que llegará el dia en el que los especuladores digan voluntariamente que ya tienen suficiente y que es hora de hacer politicas de crecimiento al servicio del pueblo y de la economía real?

Esto solo terminará cuando se le diga a la banca que no se le va a dar ni un euro más, que los recursos publicos se van a utilizar para hacer politicas publicas al servicio de la sociedad. Cuando se le diga a la patronal que ya basta de robar derechos a la clase trabajadora, que lo que ahora toca es devolver todo lo que han robado y está bien guardado en paraisos fiscales.

Habrá gobiernos dispuestos ha hacer eso? Un gobierno que se plante, diga basta, se niegue a recortar, haga una reforma radical en fiscalidad. No miramos a Madrid cuando nos preguntamos eso. Es responsabilidad de las instituciones vascas plantarse ya ante todo esto.

Mañana impondran una autoridad fiscal. Un grupo de tecnócratas impuestos por el Estado español que vendrán también a las administraciones de Hego Euskal Herria para intervenir las cuentas y decir en que tenemos que gastar. Un grupo de personas con más poder que los responsables institucionales que se va a cargar la ya anoréxica capacidad de autogobierno del marco estatutario. Seguir acatando todo esto es un suicidio politico y economico. No dar pasos reales y efectivos YA! es añadir más dificultades a una solución que ya es suficientemente dificil.

El otro dia decia Lujua que el pais no está para huelgas. Que mejor haríamos trabajando de lunes a viernes y movilizandonos los fines de semana. No tenemos ninguna intención de poner las movilizaciones cuando a la patronal mejor le convenga, no tenemos ninguna intención de renunciar a nuestro derecho a la huelga. Pero sí, efectivamente, mucho mejor nos iria si aquí hubiera trabajo, si tuvieramos un empleo digno, dias de descanso reconocidos y prestaciones sociales suficientes para disfrutar todos y todas de los fines de semana.

Mucho mejor nos iria si estuvieramos hablando de como se consigue eso. Porque poder se puede. Se puede si se reparte el trabajo y se reparte la riqueza. Se puede si se desarrollan los servicios publicos, si se hacen políticas publicas. Se puede si se invierte. Si se invierte en modelo economico y modelo social. Eso es lo que venimos demandando desde el principio. Dejar de especular e invertir en euskal herria. Invertir en sociedad que eso siempre, siempre da beneficios.

Biderik zailena hartu genuen 2009an greba orokorra deitu eta eredu berri baten alde borrokatzea erabaki genuenean. Zaila eta luzea izango da. Bai. Baina gaur dagoen bide duin bakarra da, etorkizuna ziurtatzen digun bide bakarra.

Planto egiteko momentua da, ezin dugu bide honi lotuak jarraitu. Langileak erakutsi dugu ez gaudela eskulotuak. Erabakiak hartzen direnean posiblea dela herri hau gelditzea beste bide bat hartzeko. Urrats handia eman dugu gaur langileak. Zorionak gaur kalera atera zareten guztiei, gure elkartasunik beroena greba eskubidea bortxatu zaielako hemen ez dauden gizon eta emakumeei. Aldaketa sozialak langile mugimendu indartsu batek bakarrik lortzen dituela esan dugu. Gehiago diogu, langile mugimendua indartzen jarraitzen badugu EZ DAGO ALDAKETA SOZIALAK EKARRIKO DITUEN BIDEA GELDITZERIK.

Gora euskal herriko eta munduko langileria!
Gora langile borroka!»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.