2024-11-23
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugadoseko langileen protesta Ajuria Enean

Corrugadoseko langileen protesta Ajuria Enean

Enpresa batzordeak deituta, Corrugadoseko langileek Ajuria Enea aurrean elkarretaratzea egin dute, oraingo honetan Eusko Jaurlaritzari zuzenduz, Corrugadosen egoerarekiko erantzukizunaz galdegiteko. Gogoratu behar dugu Jaurlaritzak Gallardo Taldeari 5 milioi euro emanak dizkiola 2016.urtera arte jarduera mantentze aldera.
Azpeitiko CORRUGADOS enpresako langileek euren lantokian bizi duten egoera salatzeko greba mugagabean eta etengabeko mobilizazioetan jarraitzen dute. Enpresaren etorkizuna argitu eta bermatuko duen bideragarritasun plana eskatzen dute, baina Gallardo Taldeak (berriki Madrilen eginiko bileran erakutsi duen moduan) eskaera horri erantzunik eman gabe jarraitzen du.

Enpresak ezarri asmo duen enplegu etete EEEaren eraginez 60 langile kaleratu nahi dituzte eta gainerako beharginei urte amaiera bitarte 66 eguneko suspentsio EEE bat aplikatu nahi die; horrekin batera, lanaldia urteko 49 ordu gehiagoan luzatu nahi die eta soldatak %35 jaitsi.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.