2024-07-05
HomeI26 - Greba OrokorraDependentziaDependentzia arloko murrizketen aurkako protesta egingo du LABek gaur Bilbon

Dependentzia arloko murrizketen aurkako protesta egingo du LABek gaur Bilbon

LABeko Bizkaiko soziokomunitario arloak eta pentsiodunen arloak protesta bateratua egingo dute gaur ostirala Bilbon, eguerdiko 12.00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko ekintza sozialeko bulegoen aurrean dependentzia arloan ematen ari diren murrizketak salatu eta irailaren 26rako deitutako Greba Orokorrak duen garrantzia azpimarratzeko. Egun horretan Euskal Herriko kaleak bete behar ditugu, inposatzen diren politiken norabide aldaketa behartzeko, hitza eta erabakia Euskal Herriarenak izan daitezen.

 Euskal Herriak hitza eta erabakia menpekotasun alorrean ere

Menpekotasun alorrean PPren Gobernuak egindako murrizketek legea bera bertan behera geratzea dakarte, mendeko pertsonek zaintzarako duten eskubidea bertan behera geratzea eta Aldundiek nahiz Nafarroako Gobernuak biztanleria zigortzeko bideari ekitea, helburu argi batekin: zerbitzua gero eta herritar gutxiagori ematea, alegia, gero eta zerbitzu gutxiago eta baldintza kaskarragoetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.