2025-04-11
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaLABek AENA, FEVE, ADIF, RENFE eta portuen pribatizazio eta liberalizazioa salatu ditu

LABek AENA, FEVE, ADIF, RENFE eta portuen pribatizazio eta liberalizazioa salatu ditu

Beste sektore askori bezala, garraio sekoreari ere eragin die Rajoyen gobernuak inposatutako azken neurriek. Azken erreformak ekarriko dituen pribatizazio eta liberalizazioak herritarrei emango zaien zerbitzua kaskartu eta langileen lan balditzak okertu ditu.
LABek euskal garraio sektore publiko eta soziala eskatzen du eta horren alde mobilizatuko da.

Gaur eman duen pretsaurrekoan ondoko puntu hauek nabarmendu nahi izan ditu:

-Produktu eta azpiegitura publikoak esku pribatuetan jarri izana salatu du; helburua, herri moduan aberastasuna sortzen duten zerbitzu estrategikoekin negozio pribatua egitea dela deritzo.
-Beharrezko ez diren proiektu megalomanoetan dirua xahutzea salatu du (AHT, Pasaiako kanpo-portua), herri moduan funtsezkoak diren zerbitzuak ukatzen zaizkigunean.
-Garraio sektorean, administrazio orokorraren menpeko diren enpresa publiko guztietan ari diren langile guztien lan- eta enplegu-baldintzen defentsan arituko da.
-Gizartearentzat funtsezkoak diren eta gerora begira herri moduan beharko ditugun zerbitzu publikoen defentsa irmoa egingo du.
-Hego Euskal Herrian garraioarekin lotura duten zerbitzu publikoen defentsa jarraituko du.
-Lan Harremanetarako eta Gizarte Segurantzako Euskal Esparruaren beharra eta gure lan harremanen mota eta oinarrizko zerbitzu publikoak erabaki eta defendatzea ahalbidetuko diguten tresnak bultzatuko ditu. Tresna eta eskumenak arlo sozioekonomikoan, Euskal Herrian herri moduan jarduteko nolako zerbitzu publikoak behar eta nahi ditugun erabakitzea ahalbidetuko digutenak.
-Hego Euskal Herrian aireportu, trenbide eta interes orokorreko portuetan ari diren langileei begirako gardentasuna, kontsulta eta parte-hartzea irmo eskatuko du euren lan-baldintzen inguruan hartuko diren erabakietan.
-Euskal alderdiei enplazamendua egin die Hego Euskal Herriko aireportu, trenbide eta interes orokorreko portuetan pribatizazio eta liberalizazioak ez babesteko.
-Gasteiz eta Iruñeako gobernuei dei egin die herri moduan behar ditugun zerbitzu publiko estrategiko eta interes orokorrekoetan eskumen osoak har ditzaten, eta eztabaida hau herri honetako eragile sozial eta politikoen artean zabal dadin.
-Gasteiz eta Iruñeako gobernuek ezer ez dutela egin salatu du eskumenen transferentzia eskatzearen kontuan, ez egungo kudeatzaileek (UPN, PSE), ezta bere egunean EAJk.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...