2024-07-24
HomeUncategorizedMobilizazioak sektore publikoan murrizketen kontra eta burujabetza politiko eta ekonomikoaren alde

Mobilizazioak sektore publikoan murrizketen kontra eta burujabetza politiko eta ekonomikoaren alde

PPren Gobernuak hartu azken neurriak arlo publikoko langileen aurkako eraso zuzena izateaz gain sektore publiko osoaren kontra doazela salatu du gaur LABek Hego Euskal Herriko hiruburu eta eskualde buruetan. Sindikatuak Euskal Sektore publikoaren defentsa irmoa egiten jarraituko duela jakinarazi du. Burujabetza politiko eta ekonomikoaren alde.

 Nahikoa da! Langile eta zerbitzu publikoen aurkako erasorik ez!
 Mobilizazioen argazkiak

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.

Osasun sistema publikoa indartzeko neurriak aurkeztu ditugu

Langileen gehiengorik gabe Osasun Itunik ez dago.

Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsulta epearen baitako azken bilera akordiorik gabe amaitu da Cementos Rezolan

Heidelberg Materials/Cementos Rezola enpresak ekainaren erdialdean 56 pertsonari eragiten zien EEE prozesua aurkeztu zuenetik gaur arte Kontsulta Epeari zegozkion negoziaketa aurrera eramaten aritu da Enpresa Batzordea, LABek eta ELAk osatua. Hasieratik garbi utzi izan dugun moduan, trantsizio ekosozialista baten bidean deskarbonizazio prozesuak beharrezkotzat jo izan ditugu. Hala ere, ez dugu bat egin enpresaren “deskarbonizazio” planteamenduarekin, ezinezkotzat ikusten baitugu horrelako gai mardul baten negoziaketak EEE prozesu batean eta 56 lanpostu suntsituta gauzatu ahal direnik.